Dupla, Ibil Bedi, Sukena, Su Ta Gar eta Gatibu, azken Hatortxu Rocken
Hatortxu Rock euskal presoen aldeko musika jaialdiak bere azken edizioa, hogeita hamargarrena, egingo du uztailaren 24tik 27ra, Lakuntzan, eta, gaur, ostegunarekin, antolatzaileek bertan izango diren hainbat talde eta musikari iragarri dituzte: Chulería Joder, Dupla, Maskak, Burutik, Tribade, Brigade Loco, Ibil Bedi, Añube, Sukena, Süne, Bad Sound, The Lio, Leihotikan, Les Testarudes, DJ Plan B, Su Ta Gar, DJ Trapella, Gatibu, La Jodedera, Kaotiko, Maruxak eta Non Servium.
Izen hauek aurretik iragarritakoei batu zaizkie: Bulego, Nøgen, Skabidean, Banda Bassotti, Tatxers, Streetwise, Betagarri, Los Zopilotes Txirriaos, Eñaut Elorrieta, Gozategi eta hiru talderen itzulera, Autobus Magikoa, Buitraker eta Never Surrenderrena.
Hiru eguneko bonuak 110 euroan daude salgai, jaialdiaren webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko