Alice Cooper eta Social Distortion, Azkena Rock Festivaleko lehen izen handiak
Gasteizko rock-and-roll jaialdiaren 24. edizioan Imelda May, Old Crow Medicine Show, Evaristo eta Sleaford Mods ere egongo dira, besteak beste. Aurretik jaialdira joan direnentzako aurresalmenta bihar, asteazkenarekin, abiatuko dute, eta salmenta orokorra asteartean, azaroak 4, hasiko da.
Alice Cooper mitikoa izango da jakin-min handiena piztuko duen artistetako bat
Alice Cooper mitikoa eta Social Distortion, Mike Ness abeslari eta gitarrista buru dutela hastapenetako punk-rocketik amerikar rock bareagora lerratu den taldea, dira Azkena Rock Festivalen hurrengo edizioko, 24.eko, lehen izen handiak. Jaialdia ekainaren 18, 19 eta 20an egingo dute.
Cooper bere aurreko bisitatik 17 urte pasatu direnean itzuliko da Gasteizera, eta kaliforniar taldea 2022an izan zen ARFn. Bi kontzertuok taldeek Espainiako Estatuan 2026an egingo dituzten emanaldi bakarrak izango dira.
Zerrendako bi izen nagusiez gain, Mendizabalako agertoki gainean egongo dira Imelda May, Jason Isbell & the 400 Unit, Old Crow Medicine Show, Sleaford Mods, sugar, The Adicts, Evaristo, Circle Jerks, Corrosion of Conformity, Therapy?, The Damn Truth, The Del Fuegos, Discharge, Split Dogs, Starbenders, Tropical Fuck Storm, Voivod, Rodeo eta Nhil.
Imelda Mayk bere kantu-zerrendako abestirik rockeroneak eskainiko ditu, Sugar taldea desegin eta hogeita hamar urtera iritsiko da jaialdira eta Therapy?-k hasi eta buka joko du Troublegum diskoa.
Jason Isbell & The 400 Unit eta Old Crow Medicine Show Nashvilletik iritsiko dira, eta punkaren ordezkariak Evaristo, Discharge, Circle Jerks eta The Adicts historikoak eta Tropical Fuck Storm izango dira.
Nottinghametik, Sleaford Mods taldeak bere post-punk elektronikoa ekarriko du, eta Corrosion of Conformityk eta Voivodek heavya eramango dute agertokietara, batzuek, astun eta besteek, azkar.
Kartela ixteko, Split Dogs, The Del Fuegos, Starbenders, The Damn Truth eta, Gipuzkoatik, Nhil eta Rodeo iragarri dituzte.
Astearte honetan zabalduko dute "fanentzako itxaron-zerrenda" jaialdiaren bonuak eskuratzeko, eta aurresalmenta hau datorren ostiralera arte egongo da indarrean, urriaren 31ra arte. Gainera, aurreko edizioren batera joan direnek bihartik , hilaren 29tik, aurrera aurresalmenta esklusibo bat izango dute eskura, prezio berezian.
Halaber, "fanentzako" salmenta astelehenean, azaroaren 3an, hasiko da, 10:00etan, eta salmenta orokorra azaroaren 4tik aurrera egongo da erabilgarri, ordu berean, jaialdiaren webgunean.
23 urtetik beherakoek Gaztea Bonua (100 €+ gastuak) erosi ahal izango dute, eta Kuadrilla Bonua ere eskuragarri egongo da: sei bonu, bost bonuren prezioan.
Aurreko edizioetan bezala, 14 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.