Robe Iniesta, Euskal Herrian itzala utzi duen “Extremadurako erregea”
Gaur zendu den musikari eta poeta, Extremoduroko burua, Bizkaian bizi izan zen hainbat urtez, eta lotura estua izan zuen zenbait euskal musikarirekin, hala nola Iñaki "Uoho" Antón, Jose Ignacio Cantera eta Miguel Colino Extremoduroko taldekideekin, Fito Cabralesekin eta Gatibu taldearekin.
Robe Iniesta, kontzertu batean, 2021ean. Argazkia: Europa Press.
Robe Iniesta (Plasencia, Extremadura, 1962-2025) musikagile, kantari eta idazlea, gaur zendu da, 63 urte zituela. Iniestaren izena Extremadurarekin lotuta dago ezinbestean, Plasencia hiriko seme harrotzat agertu zen sarritan Extremoduroko burua, eta “Extremadurako errege” izendatu zuten herritarrek aklamazioz, ilogika monarkikoa baino bide bidezkoagotik.
Nolanahi den, Iniesta hainbat urtez bizi izan zen Bizkaian, azken urteetan Extremadurara itzuli aurretik, eta harreman estua izan zuen, nola euskal publikoarekin, zeinean arrasto sakona utzi baitu, hala euskal musikariekin.
Gatibuk, esaterako, euskaraz kantuan jarri zuen, Doniene Diskoinfernu diskoko kantuan.
Hori baino lehen, baina, Iñaki Uoho Antón Platero y Tu taldeko gitarrista Extremoduroko kidea izan zen 1996tik taldearen amaierara arte (2019an agur bira bat iragarri zuten, baina azkenean ezin izan zen egin, pandemia tarteko), eta Jose Ignacio Cantera bateria-jotzaile zehatza eta Miguel Colino baxu-jotzailea ere, biak ere bizkaitarrak, Extremoduroko kideak izan ziren, 1997tik aurrera bata eta 2001etik aurrera bestea.
1990eko hamarkadan, Platero y Tu bilbotarrei eta Extremodurori elkarren eskutik iritsi zitzaien arrakasta masiboa, eta Espainiako Estatu mailako bira gogoangarria egin zuten bi taldeek 1996an. Horrek taldekideen arteko harremana indartu zuen, eta, Uhorekiko harremanak ez ezik, Fitoren eta Roberen arteko konplizitateak ere ugari eman zituen fruituak. Fitoren ahotsa Extremoduroren hainbat kantutan entzun daiteke (“Golfa”, “La vereda de la puerta de atrás”…) eta Roberena bai Platero y Turen kantuetan (“Si miro a las nubes”, “Juliette”…) baita Fito y Fitipaldisenetan ere (“Ni negro ni blanco”, “Trozos de cristal”).
Gainera, Robek, Uohok eta Fitok Extrechinato y Tú proiektua abiatu zuten 1996an, Manolo Chinato extremadurar poetaren ondoan, eta Poesía básica disko baliotsua argitaratu zuten 2001ean, zenbait euskal musikariren laguntzaz (Cantera, Jesus García Platero y Tuko bateria, Javier Alzola saxofonista eta Jose Alberto Batiz gitarrista, esate baterako).
Horrez gain, Iniestak The Flying Rebollos portugaletear taldearekin, Marearekin, La Griperekin, Doctor Deseorekin, Memoria de Pezekin eta Ciclonautasekin batera ere kantatu du estudioan.
Euskaraz
Gainera, Gatibu taldearen eskutik euskaraz ere kantatu du Robek. 2002an, Iñaki Uoho Antonek grabatu zuen gernikarren lehen diskoa, eta Robe “Mila doinu aidien” eta “Lorak eskaintzen” kantuetan abestera animatu zuen.
Hurrengo, diskoan, Diskoinfernu izenekoan errepikatu egin zuen Robek gatibutarrekin batera, "Doniene" kantuan, 2005ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.
Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko
Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.