Euskadiko Orkestrak aukeratu ditu bere musikariekin kantatuko duten 132 ahotsak
Euskadiko Orkestrak zozketa egin du, eta aukeratu ditu, 600 hautagairen artean, Iruñeko Baluarten, Donostiako Kursaalen eta Euskalduna Bilbaon taldearekin batera kantatuko duten 132 ahotsak.
Zozketan, 34 soprano, 32 kontralto, 32 tenor eta 34 baxu aukeratu dira (zein ahots taldetakoak ziren argi ez zuten pertsonek aurrez aurreko proba bat egin ahal izan zuten zozketaren aurreko egunetan). Baldintza bakarra zen gutxieneko musika prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea.
Hautatutako 132 ahotsak 66 ahotseko bi abesbatzatan banatu dira, A abesbatza eta B abesbatza. A abesbatza Gipuzkoa eta Nafarroako ahotsek osatzen duten, eta Baluarteko kontzertuan eta Kursaaleko lehenengoan parte hartuko du; B abesbatza, berriz, Bizkaiko eta Arabako ahotsek osatzen dute, eta Euskaldunako kontzertuan eta Kursaaleko bigarrenean parte hartuko du.
Abesbatza bakoitzak hamar entseguko plan espezifikoa izango du, eta lau entsegu partekatuak izango dira bi taldeentzat. Entsegu gehienak Miramonen egingo dira, urtarrilaren 14tik martxoaren 12ra bitartean.
Lehen kontzertua martxoaren 13an izango da, Iruñeko Baluarte auditoriumean, bigarrena martxoaren 14an Euskalduna Bilbao jauregian, eta hirugarren eta laugarrena martxoaren 16an eta 18an Donostiako Kursaal auditoriumean.
Errepertorioa hiru lanek osatuko dute: Sorozabalen 'Euskalerria', Bizeten 'Carmen' operako 'Martxa eta abesbatza', eta abeslariek datozen egunetan aukeratuko duten hirugarren lan bat.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da