Mariah Careyren gabon kantak 20 aste egin ditu AEBko zerrendetako lehen postuan, beste edozeinek baino gehiago
All I want for Christmas is you 1994an argitaratutako kantuak 20 aste bete ditu Billboard Hot 100 zerrendako toki gorenean, eta guztira 77 astez egon da abestia zerrenda horretan. Hot 100 zerrendak streamingeko, irrati zabalkundeko eta salmentetako datuak pilatzen ditu.
Mariah Carey abeslariak marka guztiak hautsi ditu Gabonetako musikaren esparruan: All I want for Christmas is you haren gabon kanta ospetsuak 20 astez Billboard Hot 100 zerrendaren buruan egotea erdietsi du, eta sekula beste ezein kantuk lortu ez duena lortu du horrela.
Estatubatuar abeslariaren abesti ospetsua Merry Christmas diskoan argitaratu zen lehenengoz, 1994ko azaroan, baina, streamingaren gorakadak eta erreprodukzio-zerrendetan gabon kantuak sartzeko ohiturak bultzatuta, 2017ko abenduan iritsi zen zerrendako lehen hamar postuetara eta 2018ko gabonetan lehen bosten artera, Billboard aldizkariak azaldu duenez.
Azkenik, 2019ko gabonetan iritsi zen lehen postura (hiru astez), baita 2020koetan (bi), 2021ekoetan (hiru), 2022koetan (lau), 2023koetan (bi) eta 2024koetan (lau).
Azkenik, 2019ko gabonetan iritsi zen lehen postura (hiru astez), baita 2020koetan (bi), 2021ekoetan (hiru), 2022koetan (lau), 2023koetan (bi) eta 2024koetan (lau).
Hot 100 zerrendak AEBko genero guztietako musika streamingak (audio eta bideo ofizialak), irrati-emankizunak eta eduki fisikoko salmentak batzen ditu.
Kantua 1994an argitaratu zuten lehenengoz, eta Hot 100en buruan denbora gehien eman duen kantuen zerrendan hauek aurreratu ditu: A Bar Song (Tipsy), Shaboozeyrena, eta Old Town Road Lil Nas X eta Billy Ray Cyrusena.
Careyk bigarrenez lortu du Hot 100 zerrendako lehen postuan denbora gehien egin duen artistaren koroa, 1995 eta 1996an One Sweet Day Boyz II Menekin batera egin zuen kantua 16 astez egon baitzen kantu errenkadaren buruan, 2017an Luis Fonsik eta Daddy Yankeek Justin Bieberrekin grabatu zuen Despacitoren bertsioak tokia hartu zion arte.
All I want for Christmas Is Youk 77 aste egin ditu guztira Hot 100 zerrendan.
Zure interesekoa izan daiteke
Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin
"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.
Silvio Rodriguezek Bilbo liluratu du bere abestiekin
Silvio Rodriguez kubatar musikariak kontzertua eman du larunbat honetan Euskalduna Jauregian, Bilbon. Bere ibilbide musikalaren zati bat errepasatu du bertan bildutakoen aurrean.
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.