Euskadiko Orkestrak Aita Donostia omenduko du Mahlerrek abiatuko duen denboraldian
Hamar programa izango ditu guztira 2026/2027 denboraldiak, eta orkestrak Aita Donostia, Sanjuan, Ozaita, Sorozabal eta Guridi euskal konpositoreen lanak berreskuratuko ditu.
Euskadiko Orkestrak irailaren 25ean abiatuko du denboraldia, Mahlerren indarrez eta “bibrazioa” goiburu duela. Besteak beste, “La vie profonde de Saint François D’Assise“ Aita Donostiak duela mende bat Parisen estreinatu zuen lana berreskuratuko dute 2026/2027 denboraldian.
2027ko maiatzaren 31ra arte, orkestrak hamar programa eskainiko ditu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, denetan ere zuzendari gonbidatuak dituela, Robert Treviño aurreko zuzendari titularrak 2025ean bere tokia utzi zuenez gero. Haren ordezkoa aurkitzeko lantegian “gogor” ari dira lanean orkestraren arduradunak. “Hurrengo hilabeteetan iragarri nahiko genuke izena”, esan du Roberto Uriarte zuzendari nagusiak.
Irailaren 25eko lehen kontzertuan, Mahlerren 2 zenbakiko Sinfonia entzungo da, eta denboraldiko mugarrietako bat geroago etorriko da, Euskadiko Orkestrak "Saint Francçois d'Assise" Aita Donostiaren maisulana berreskuratuko baitu, 1926an Parisen estreinatu zen pieza.
Euskal musika beste hainbat emanalditan izango da entzungai, hala nola Guridiren “Euskal melodiak“ Mozarten eta Elgarren lanekin batera entzungo diren emanaldian eta urte sinfonikoko azken hitzorduan, zeina “Siciliana” Maria Luisa Oteizaren lanak irekiko baitu Delyana Lazarovaren zuzendaritzapean eta Josu Solaun pianistaren parte-hartzea izango baitu.
Luken Minguira tenorrak, Jone Martinez sopranoak, Donostiako Orfeoiak, Easo eta Easo Gazte abesbatzek eta Bilboko Koral Elkarteak zein Abestu Euskadiko Orkestrarekin koruak osatuko dute denboraldiko euskal ordezkaritza, baita Juanjo Mena maisuak ere; Donostiako Musika Hamabostaldian, abuztuan, orkestraren buruan jarriko da alzheimerra duela eta agurrekotzat hartu duen urtean.
Diskogintzari dagokionez, Jose Sanmartinen obra berreskuratuko dute, eta Pascual Aldaveren “Akelarre”ren grabazioa argitaratuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Diego Florez tenor perutarraren emanaldia eta 9 ikuskizun Donostiako Musika Hamabostaldia abiatzeko
Gaur hasi eta abuztuaren 30era arte, 60 kontzertu baino gehiago izango dira Kursaalen, Victoria Eugenian eta Tabakaleran. Ikuskizun aipagarrien artean, "Arriaga harrigarria", Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrena gogoratuko duen kontzertua, eta Natxo de Felipek agertokietara egingo duen itzulera, Arantzazun izango den emanaldiarekin.
Zita bikoitza etxean
“Tantas cosas que contar” Amaia Montero abeslaria La Oreja de Van Gogh taldera itzuli izana ospatzen duen bira Donostiara iritsiko da asteburuan. Iluben, Donostia Arenan, dago jarrita hitzordua, ostiral-larunbatetarako.
Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.
Ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan den Miguel Martin omendu dute Donostian
Donostiako Jazzaldia saria eman zioten bart Miguel Martini, ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan denari. Orain arte berak ematen zien Trinitate Plazan sari hori musikariei, eta aurten berak jaso du errekonozimendu gorena. Jon Insausti Donostiako alkateak eman zion saria.
ETSk hasiera bikaina eman dio Donostiako Jazzaldiari
En Tol Sarmiento talde arabarrak Donostiako Jazzaldiaren 61. edizioa inauguratu du bart. Kontzertuaren irudiak zuzenean proiektatu zituzten Kursaaleko fatxadan.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Jazzaldia abiatzeko ETSk gaur hondartzan emango duen kontzertu jendetsua Kursaaleko fatxadan ikusi ahal izango da
Asteazken honetan ekingo diote doako kontzertu jendetsuei, Keler Gunean. Arabako talde ezagunak joko du 23:30ean, eta, aurretik, LP artista estatubatuarraren musika izango da protagonista. Datorren egunetan Danielle Nicole, Kokoshca, Emma-Jean Thackray, Nøgen eta HOFE igoko dira Zurriolako oholtzara, besteak beste.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Jazza ozen Donostian, Pat Metheny, Diana Krall eta Marcus Millerren eskutik
Donostiako 61. Jazzaldiak 77 kontzertu eskainiko ditu uztailaren 22tik 26ra, horietako 47, doakoak. David Murrayk, Joe Lovanok eta, jaialdia gidatuko duen azken urtean, Miguel Martín zuzendariak jasoko dituzte Donostiako Jazzaldia sariak.
Madonna, Shakira, Ronaldinho edo Ronaldo Nazario, izar nagusiak Super Bowl kutsuko Munduko Kopako finalean
Justin Bieberrek Everyyhing Hallejujah interpretatu zuten, gitarraz lagunduta. Harmailetan beste izar batzuk zeuden; hala nola Beyonce, Dua Lipa, Rihanna, Timothée Chalamet eta Matt Damon.