Zinema jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errauts hodeiak Canneseko alfonbra gorria 'ilundu' dezake

Maiatzaren 12tik 23ra bitartean egingo dute Nazioarteko Zinemaldiaren 63.edizioa. Hegaldiak bertan behera geldituko ote diren beldur dira.
Tim Burton en Cannes. EFE
Tim Burton, epaimahaiko presidentea, Cannesera heldu da. Argazkia: EFE

Asteazkenean, hilak 12, hasiko da Canneseko Nazioarteko Zinema jaialdia. Zinemaldia hasteko bi egun falta direla, Eyjafjallajökull Islandiako sumendiaren errauts hodeia izan daiteke hasiera honetako protagonista nagusia. Asteburu honetan hogei bat hegaldi gelditu dira bertan behera Nizan, eta orain zerura begira daude antolatzaileak, espero dituzte izar guztiak alfonbra gorrian ikusteko arazorik egon ez dadin.

Bereziki, Russell Crowe aktore ezagunaren zain daude jaialdiaren hasiera honetan. Ridley Scott zinemagilearen Robin Hood azken lana aurkeztuko du, lehiaketaz kanpo. Ez da bakarra izango, ordea: Woody Allenek You will meet a tall dark stranger bere azken lana eramango du Cannesera, baina saria eskuratzeko helbururik gabe. Naomi Watts, Anthony Hopkinks, Josh Brolin eta Antonio Banderas dira azken lan honetan protagonistak. Hala ere Cannesen ez dute Malagako aktorea espero.

Urrezko palma

Aurreko urteetako 20 edo 22 lanen aldean, aurten 18 film arituko dira lehian 2010eko Urrezko Palma eskuratzeko. Sail Ofizialean arituko direnen artean, Alejandro Gonzalez Iñarrituren Biutiful dugu, Javier Bardem protagonista duen lana.

Doug Liman izango da Estatu Batuetako ordezkari bakarra lehiaketan, Seann Penn eta Naomi Watts aktoreen Fair game lanarekin. Frantziako ordezkaritzan Bertrand Tavernier dugu, La princesse de Montpensier filma aurkezteko.

Aurtengoan Tim Burton da epaimahaiko presidentea, eta berarekin batera Victor Erice eta Benicio del Toro ere arituko dira, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X