Urrezko Globoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Biutiful', atzerriko film onenaren Urrezko Globoa lortzeko hautagai

'The King's speech' da aurtengo sarietan faborito nagusia, zazpi izendapenekin. 'La red social' eta 'The Fighter' lanek, berriz, seina hautagaitza lortu dituzte.
Biutiful. Banner
Biutiful. Banner

ro Gonzalez Iñarrituren Biutiful pelikulak ingelesez egina ez den film onenaren Urrezko Globoa lortzeko hautagai izendatu dute. Askorentzat Oscarren atariko diren sarien 68. edizioan lehiatuko da, beraz, zinta espainiar-mexikarra.

Dena den, The King''s speech pelikula dugu aurtengo edizioan faborito nagusia, guztira zazpi izendapen lortu baititu. Jarraian La red social eta The Fighter pelikulak dira izendapenetan arrakastatsuenak, bakoitzak sei hautagaitza eskuratuta. Black Swan, Origen eta The Kids Are All Right lanek launa izendapen lortu dituzte.

The King''s speech, La red social, The Fighter, Black Swan eta Origen pelikulen artean aukeratuko dute aurten drama film onenaren Urrezko Globoa.&' || 'nbsp;Komedia edo musikalari dagokionez, bestalde, honako bost film hauek izendatu dituzte: Alicia en el País de las Maravillas, The Kids Are All Right, Red, The Tourist eta Burlesque.

Zuzendariari dagokionez, aldiz, David Fincher (La red social), Tom Hooper (The King''s speech), Darren Aronofsky (Black Swan), Christopher Nolan (Origen) eta David O. Russell (The Fighter) dira aukeratutakoak.

Gizonezko aktore onenaren saria eskuratzeko, drama atalean, honako hauen artean izango da lehia: Colin Firth (The King''s speech), Jesse Eisenberg (La red social), James Franco (127 Hours), Ryan Gosling (Blue Valentine) eta Mark Wahlberg (The Fighter). Komedia edo musikalari dagokionez, beste lau gizonezko daude aktore onenaren saria jasotzeko hautagaien artean: Paul Giamatti (Barneys Version), Jake Gyllenhaal (Love and Other Drugs), Kevin Spacey (Casino Jack) eta Johnny Depp (azken honek bi izendapen ditu: Alicia en el País de las Maravillas eta The Tourist lanekin)

Halle Berry eta Nicole Kidman aktoreek emakumezko aktore onenaren saria eskuratu dezakete aurten, draman. Ez dira bakarra ordea: Jennifer Lawrence (Winter''s Bone), Natalie Portman (Black Swan) eta Michelle Williams (Blue Valentine) ere zerrenda horretan ditugu. Komedia edo musikalari dagokionez, honako hauek dira emakumezko aktore onaren saria irabaz dezaketenak: Annette Bening (The Kids Are All Right), Julianne Moore (The Kids Are All Right), Anne Hathaway (Love and Other Drugs), Emma Stone (Rumores y mentiras) eta Angelina Jolie (The Tourist).

Javier Bardemek estreinatu berri duen Biutiful filmak saria eskuratu dezake aurten, baina aktorea Urrezko Globoetan aktore onenaren saria eskuratzeko zerrendatik kanpo geratu da. Bartzelonan dago girotuta Iñarrituren lana, eta Uxbal dugu bertan protagonista. Bi seme alaba aurrera ateratzeko etengabeko lehian bizi den heroi tragikoa da Uxbal, eta inmigrazioaren, esplotazioaren eta egungo esklabotzaren inguruko hausnarketa planteatzen digu. Aktore onenaren saria eskuratu zuen Bardemek lan honekin Canneseko zinemaldian.

Icíar Bolláin zinemagilearen También la lluvia eta Emilio Aragonek zuzendutako Pájaros de papel Espainiako filmak ere ingelesez egina ez den film onenaren atalean izendapena lortzeko lehian zeuden, baina kanpoan gelditu dira.

Urrezko Globoak Los Angelesen banatuko dituzte, urtarrilaren 16an.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X