'The Artist' film mutua, 2012ko Oscar sarietarakoko faboritoa
Dena prest Oscar sariak emateko ekitaldian, Los Angelesen (AEB), zine munduko urteko ekitaldi garrantzitsu eta jarraituenean. 84. edizioa da aurtengoa eta gala 17.00etan hasiko da (01.00 GMT). 50 estatua banatuko dira eta horietako bat lor dezakete Fernando Truebak ("Chico y Rita) edo Alberto Iglesiasek ("El Topo").
Alberto Iglesias donostiar musikagilea musika onenaren Oscar saria jasotzeko izendatuen artean dago, "El topo" filmeko lanagatik.
Baina paparazzien arreta izar handiek jasoko dute batik bat. Penelope Cruz, Jennifer Lopez, Emma Stone, Angelina Jolie edo Halle Berry, besteak beste.
Hala ere, badirudi aurten protagonismoa gizonezkoetan egongo dela. George Clooney eta Brad Pitt aktoreez gain, Sacha Baron Cohen britainiarra izango da hizpide. Antolakuntzarekin hainbat egunez liskarrak izan ostean, badirudi azkenean lortu duela bere datorren filman ("The Dictator") interpretatzen duen diktadorea bezala jantzita joatea.
3.300 lagun inguru egongo dira antzokian eta Billy Crystal komikoak aurkeztuko du ekitaldia bederatzigarrenez.
Badirudi Michel Hazanaviciusen The Artist filma izango dela garaile, izan ere, hamar izendapen ditu. Irabaziz gero, Frantziako lan batek film onenari saria lortuko lukeen lehen aldia izango litzateke, eta bigarrena, film mutu batek sari potoloena eskuratzen.
Baina lan frantsesa Martin Scorseseren "Las aventuras de Hugo" filmarekin lehiatuko da aurrez aurre, 11 izendapen baititu, eta "Moneyball: arauak apurtzen" lanak 6 ere izendapen ditu.
Zerrenda Alexander Paynek ("Los descendientes") 5 izendapenekin; Terrence Malickek ("El árbol de la vida") 3 izendapenekin; eta Woody Allenek ("Midnight in Paris"), 4 izendapenekin, osatzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Uribek jasoko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren sari berezia
Palestine 1936 filmak inauguratuko du eta Rebuilding filmak itxiko du zinema jaialdiaren 23. edizioa.
Fant jaialdiak Bruno Martin saritu eta erakusketa eskainiko dio Nere Torrijos jantzi-diseinatzaileari
Fantasiazko Zinemaren Bilboko Jaialdiak madrildar zuzendari, gidoilari eta aktoreari emango dio FANTrobia, zinemako eragile berrien saria, eta Planoz Kanpo saila estreinatuko du, zinema industriaren inguruko jarduerei eskainitakoa.
Ikus-entzunezkoen euskal sektorea zinema akademia propio bat eratzeko aukera lantzen hasi da
Sektoreak aitortu du apirilaren 23rako dutela hitzordua jarrita, gogoeta prozesuari ekiteko. Nolanahi ere, "topaketa itxia eta erabat profesionala" izango dela argi utzi dute, eta horregatik, prozesua "errespetatzeko" eskatu diete komunikabideei. "Kanpoko dinamikek" ekimena "baldintzatzea" saihestu nahi dute.
Punto de Vistak 90 pelikula eskainiko ditu 20. urtebetetzea ospatzeko
Film dokumentalen Iruñeko jaialdiak 66 emanaldi prestatu ditu, apirilaren 20tik 25era emateko. EITBk film labur onenaren saria emango du, eta Ziarraize eta Kukuaren kanta lanak dira, besteak beste, horretarako hautagai.
Apika Labek bultzatuko dituen ikus-entzunezko sei proiektuak hautatu dituzte
Euskal ikus-entzunezko lanei zuzendutako babes eta laguntza programa publikoak Pedro Fuentes, Tamara García Iglesias, Aitor Azurki, Alvaro Arbina eta Joana Moyaren azken lanak bultzatuko ditu.
Ia milioi bat ikusle izan dira urteko lehen hiruhilekoan EAEko zinema aretoetan
“Torrente presidente” izan da film ikusiena tarte horretan, martxoaren 13an estreinatu bazen ere. “La asistenta”, “Avatar: Fuego y ceniza”, “Hamnet” eta “Cumbres borrascosas” pelikulek osatzen dute bost ikusienen zerrenda.
Bero egiten du Laponian
Zinemara goazen bakoitzean, hitzarmen bat sinatzen dugu pelikularekin: engaina nazazu gozoki, prest nauzu.
Silver Film Festivalek Elena Irureta omenduko du
Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 20tik 24ra egingo dute, Bilbon, eta 16 filmen proiekzioa, solasaldiak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Maiatasuna eta sexua adinari begiratu gabe bizitzeko gonbita egingo du, bost egunez.
"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala
Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.