'John Carter' eta 'Intocable', zinema-aretoetan
Andrew Stanton "Wall E." pelikulako zuzendariak animaziozko zinemagintza albo batera utzi eta hiru dimentsioko akzio errealera egin du "Marteko John Carter" kontakizunaren adaptazio zinematografikoa eginez. Edgar Rice Burroughsek ("Tarzan") idatzia, Taylor Kitsch du aktore-zerrendaren buru.
"Intocable" hamar astez izan da Frantziako pelikula ikusienen gailurrean. Eric Toledanok eta Olivier Nakachek zuzentzen dute eta aristokraziak eta auzo pobreek bat egiten dute François Cluzet (Philippe) eta Omar Sy (Driss) pertsonaien bidez.
George Clooney aktoreak zuzendaritzara egin du salto "Los idus de marzo" lanarekin. Beau Willimonen "Farragut North" lanean oinarritzen da eta Estatu Batuetako presidente izateko lasterketa du aztergai. Ryan Gosling, Marisa Tomei, Evan Rachel Wood, Philip Seymour Hoffman eta Paul Giamatti aktoreek egiten dute lan.
Paula Ortiz zuzendariak gidoilari lanak ere egin ditu "De tu ventana a la mia" lanean. Maribel Verdúk eta Leticia Dolerak lan egiten dute drama horretan eta hiru garai ezberdinetatik datozen hiru emakumeren istorioa da.
Antonio Chavarrías egile katalana ("Susanna", 1996, eta "Volverás", 2002, lanen egilea) kamara atzean jartzen da berriz ipuin tragiko bati ekiteko. "Dictado" pelikulan, ume baten alhadurak bizitza hondatzen dio heldu bihurtzen denean.
CIAko bi agentek (Tom Hardy eta Chris Pine aktoreak) emakume beraren amodioagatik borrokatuko dute, Reese Wiherspoon, eta espioitza munduan oinarritzen da. McG zuzendaria ("Terminator Salvation", "Los ángeles de Charlie") dago film horren atzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.
Samantha Hudson espainiar musikaria da Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Donostiako zinema jaialdiaren kartelak Cinemasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa omendu du, horren 50. urteurrenean. Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak.
Ez zinen zu, Lapulapuk hil zintuen zu, Ni inguratzen lehena
Magalhaes filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra zein Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa azaltzen du.
Brydie O’Connor zuzendariaren "Barbara Forever" dokumentala, 2026ko Zinegoak jaialdiko sari nagusiaren irabazlea
Lanak Barbara Hammer zinegile ezagunaren bizitza, obra eta ondarea aztertzen ditu bere artxiboko materialaren bidez. Aurtengo edizioko filmik nabarmenena izan da, hiru sari irabazi baititu.
"Dekoratua" filmak Paul Grimault saria irabazi du Annecyko zinema jaialdian
Uniko euskal ekoiztetxearen filmak animaziozko zinema jaialdiaren sari garrantzitsuenetan hirugarrena bereganatu du.
ZUZENEAN: Zinegoak jaialdiaren amaiera gala
Mikel Rueda “Boga” seriea zuzentzen ari da EITBrentzat
Sei ataleko seriea Mikel Santiagok eta Txemi Parrak sortu dute, eta Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista. Primeran EITBren plataforman egongo da ikusgai.
Haurtzaroari begira jarri da Marina Palacio "Y así seguirán las cosas" filmean
Euskal zuzendariak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Aitarekin batera idatzi du, eta sei urtean filmatuko dute, Palentzian.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.