Donostia, Zinemaldi historiko baterako prest
Donostia Zinemaldirako prest dago. Hirian ez da inoiz horrenbeste izar egon: hurrengo bederatzi egunetan Dustin Hoffmanek, Oliver Stonek, Tommy Lee Jonesek, John Travoltak eta Ewan McGregorrek Donostia sari bana jasoko dute. Gainera, Richard Gere eta Susan Sarandon irekiera ekitaldian izango dira eta Benicio del Torok "Savages" aurkeztuko du Oliver Stonekin batera.
Claudia Cardinale, Ben Affleck eta John Goodman Zinemaldian izango diren beste aurpegi ezagun batzuk izango dira. Javier Bardem eta Penelope Cruz ere Gipuzkoako hiriburuan izango dira eta, zurrumurruek diote Monica Bellucci ere Donostiara etorri daitekeela. John Goodman aktorea ez da izango Donostia Zinemaldiaren 60. edizioan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Jose Coronado eta Barbara Goenaga aktoreak izango dira inaugurazio ekitaldiaren gidariak eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du.
60. urteurrenak jarduera gehiago ekarriko ditu baina horrek ez du islada izango zifra ekonomikoetan, izan ere aurrekontuak 7,4 milioi euro izango ditu, iaz baino 200.000 euro gehiago. Babesle pribatu gehiago dituzte, galdutako laguntzaileei aurre egiteko. Instituzio publikoek 225.00 euro gutxiago eman dituzte aurten.
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria "oso pozik" agertu da Sail Ofizialarekin, baina espero du alfonbra gorria zapalduko duten "izen handiek" kalitate hori ez "ezkutzatzea". Costa-Gravas, Lasse Hallströn, Laurent Cantet, François Ozon eta Bahman Ghobadi bertan izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Haurtzaroari begira jarri da Marina Palacio "Y así seguirán las cosas" filmean
Euskal zuzendariak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Aitarekin batera idatzi du, eta sei urtean filmatuko dute, Palentzian.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.
Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.
"Ander eta Yul" filma zaharberritu dute EITBk eta Euskadiko Filmategiak
Ana Diez zuzendari nafarraren Ander eta Yul (1988) filma zaharberritu dute Euskadiko Filmategiak eta EITBk. Boloniako Zinematekaren menpeko L’Immagine Ritrovata laborategietan aztertu eta eskuz konpondu dute, aurretik, besteak beste, Tasio filmarekin egin zen moduan
Oliver Laxek instalazio bat erakutsiko du Tabakaleran
"HU/هُو.Bailad como si nadie os viera" instalazioak Sirāt filmaren sorkuntza prozesua, ikerketa lana eta grabazioak ditu oinarri. Uztailaren 16an aurkeztuko du Laxek bera, Donostian.
Nouvelles Vagues jaialdiak izarren dirdira piztuko du Biarritzen
Biarrizko zinema jaialdiaren 4. edizioa ekainaren 23tik 28ra egingo dute kostaldeko hirian. Kristen Stewart zuzendari eta aktorea izango da epaimahaiko burua, eta Los Javisek, Xavier Dolanek, Monica Belluccik, Marion Cotillardek eta Isabelle Huppertek parte hartuko dute.
Zinegoak LGTBQ+ jaialdiak 40 film baino gehiago izango ditu Sail Ofizialean
Ekainaren 22tik 29ra bitartean egingo den Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 40 film baino gehiago izango ditu Sail Ofizialean. Gainera, kulturarekin eta sexu-, identitate- eta genero-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera baino gehiagorekin beteko du Bilbao.
Zinemaren Jaia, Hegoaldeko zinema aretoetan bueltan
Ekainaren 8tik 11ra, 3,5 eurokoa izango da zinemarako sarreren prezioa. Ipar Euskal Herrian, Fête du Cinéma ekainaren 28tik uztailaren 1era izango da.
Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte
Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).