Ewan McGregor aktoreak Donostia saria jasoko du 2012ko Zinemaldian
Donostia Zinemaldiaren 60. edizioak Ewan McGregor aktoreari emango dio Donostia sarietako bat, bere ibilbide osoa aitortzeko. ''Askoren ustez bere belaunaldiko aktore onenetakoa da McGregor eta, zalantzarik gabe, publikoaren onespena irabazi du bere lanekin, jorratu dituen genero, estilo eta arlo guztietan'', azaldu du ohar baten bidez Donostiako Zinemaldiak.
Irailaren 27an jasoko du Ewan McGregor aktoreak Donostia Saria, Kursaalen egingo duten ekitaldian. Ondoren, The Impossible filma Europan lehen aldiz ikusteko aukera izango da. Juan Antonio Bayonak zuzendu du lana, eta McGregor da bertan protagonista.
Aurtengo bigarren Donostia sariduna da Ewan McGregor, atzo bertan jakin baikenuen Oliver Stone zuzendariak Zinemaldiaren 60. urteurreneko Donostia Saria jasoko duela.
Trainspotting, Star Wars, Moulin Rouge...
Eskoziako Perth hirian jaio zen Ewan McGregor, eta bere ibilbide osoan zehar paper ausartak eta indarrez beteriko pertsonaiak aukeratzeagatik nabarmendu da: ospea eman zion Irvine Welsh zuzendariaren Trainspotting filmeko Mark Renton heroinazalea, Star Wars saga ezaguneko Obi-Wan Kenobi ospetsua eta Nicole Kidmanekin Moulin Rouge musikalean eginiko papera dira horren lanik ezagunenak.
Besteak beste, film hauetan aritu da: Roman Polanski zuzendariaren The Ghost Writer, Pierce Brosnan aktorearekin batera; Ron Howard zuzendariaren Angels and Demons, Tom Hanksekin batera; Jim Carrey aktorea protagonistakide zuen I Love You Phillip Morris komedia; Michelle Williams eta Hugh Jackman aktoreekin filmatutako Deception; Woody Allenen Cassandra’s Dream; Hilary Swank eta Richard Gere ezagunekin egindako Amelia; Michael Bay zuzendariaren The Island, Scarlett Johanssonekin batera; Tim Burtonen Big Fish (Albert Finneyrekin, Jessica Langekin eta Danny DeVitorekin egin zuen lan bertan); Young Adam filma, Peter Mullan eta Tilda Swinton aktoreekin; Ridley Scott zuzendariaren Black Hawk Down; Michael Caine aktorearekin batera egindako Little Voice, eta glam rock mugimenduari buruzko Todd Haynes zuzendariaren Velvet Goldmine.
Izarrez betetako edizioa
Ewan McGregor ez da izan bakarra izango aurten Donostian. Irailaren 21etik 29ra bitartean Donostian izango dira, besteak beste, honako hauek izango dira gurean: Richard Gere, Susan Sarandon, Ben Affleck, Alan Arkin, John Goodman, Oliver Stone, John Travolta, Benicio Del Toro.
Zure interesekoa izan daiteke
Haurtzaroari begira jarri da Marina Palacio "Y así seguirán las cosas" filmean
Euskal zuzendariak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Aitarekin batera idatzi du, eta sei urtean filmatuko dute, Palentzian.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.
Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.
"Ander eta Yul" filma zaharberritu dute EITBk eta Euskadiko Filmategiak
Ana Diez zuzendari nafarraren Ander eta Yul (1988) filma zaharberritu dute Euskadiko Filmategiak eta EITBk. Boloniako Zinematekaren menpeko L’Immagine Ritrovata laborategietan aztertu eta eskuz konpondu dute, aurretik, besteak beste, Tasio filmarekin egin zen moduan
Oliver Laxek instalazio bat erakutsiko du Tabakaleran
"HU/هُو.Bailad como si nadie os viera" instalazioak Sirāt filmaren sorkuntza prozesua, ikerketa lana eta grabazioak ditu oinarri. Uztailaren 16an aurkeztuko du Laxek bera, Donostian.
Nouvelles Vagues jaialdiak izarren dirdira piztuko du Biarritzen
Biarrizko zinema jaialdiaren 4. edizioa ekainaren 23tik 28ra egingo dute kostaldeko hirian. Kristen Stewart zuzendari eta aktorea izango da epaimahaiko burua, eta Los Javisek, Xavier Dolanek, Monica Belluccik, Marion Cotillardek eta Isabelle Huppertek parte hartuko dute.
Zinegoak LGTBQ+ jaialdiak 40 film baino gehiago izango ditu Sail Ofizialean
Ekainaren 22tik 29ra bitartean egingo den Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 40 film baino gehiago izango ditu Sail Ofizialean. Gainera, kulturarekin eta sexu-, identitate- eta genero-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera baino gehiagorekin beteko du Bilbao.
Zinemaren Jaia, Hegoaldeko zinema aretoetan bueltan
Ekainaren 8tik 11ra, 3,5 eurokoa izango da zinemarako sarreren prezioa. Ipar Euskal Herrian, Fête du Cinéma ekainaren 28tik uztailaren 1era izango da.
Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte
Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).