Rebordinos: 'Zinemaldia errentagarria da'
href="/eu/kultura/osoa/961943/murrizketak-zinemaldian--120000-euroko-murrizketa-zinemaldian/" _fcksavedurl="/eu/kultura/osoa/961943/murrizketak-zinemaldian--120000-euroko-murrizketa-zinemaldian/" target="_blank">Zinemaldia errentagarria da', esan du Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak ETBko ''Egun on Euskadi'' saioan egin duen elkarrizketan.
Rebordinosen hitzetan, ''erakundeei eragiten dien gastua baino irabazi handiagoa sortzen du Zinemaldiak'', eta Rajoyren Gobernuak egin nahi duen 120.000 euroko murrizketa dela-eta, neurria ez dela behin betikoa Donostiako Zinemaldiko zuzendariak esan du. ''Negoziatu beharko da'', gaineratu du.
Zinemaldiaren aldeko apustua egiten jarraitzeko eskatu die erakundeei, eta datorren urteko laguntzari bere horretan eusteko. Rebordinosen ustez, jaialdiaren aurrekontuak gora egin behar du, eta ekarpen pribatua da, horren ustez, gakoa. ''Gure helburua laguntza publikoari eustea da, eta aurrekontua ekarpen pribatuekin handitzea'', azaldu du.
''Inori ez zaio etortzeagatik ordaintzen'', azaldu du Rebordinosek, izar handiek eragin ditzaketen gastuen harian. Zinemaldiko zuzendariak argitu duenez, ez zaizkie bidaiak ordaintzen, eta zinema-jaialdiak ostatu eta segurtasun kontuetan gastatzen duena ''oso gutxi'' da izar horiek eragiten dutenarekin alderatuta, horren esanetan.
Izarrez betetako edizioa
''Kritika, publikoa, epaimahaia eta industria konbentzitu dugu edizio honetan'', esan du Rebordinosek ETBn. Hurrengo edizioetan ere izarren mailari eusteko gai izango ote diren galdetuta, Zinemaldiko zuzendariak argi erantzun du: ''A puntutik abiatu gara eta C puntura iritsi gara. Orain B mailan egonkortu nahi dugu'', esan du. Rebordinsen aburuz, lau zinema jaialdi handienen artean txikiena dela Zinemaldia, eta Donostiako jaialdiak nortasun propioa izan behar du.
Donostia sari gehiegi?
Rebordinosen hitzetan, ''ondo diseinatutako'' edizioa izan da aurtengoa. Donostia saria jaso duten artista kopuruaz galdetuta, Zinemaldiko buruak azaldu du kopuruak ez diola sariari balioa kentzen. ''Denek merezi zuten saria'', esan du.
Bost sarituen artean Dustin Hoffman, Ewan McGregor eta John Travolta izan dira atseginenak, Rebordinsen ustez. ''Tommy Lee Jones lotsatia da. Kamera eta publiko aurrean lotsatu egiten da'', gaineratu du.
Clint Eastwood eta Steven Spielberg, bi amets
Rebordinosek aitortu du Clint Eastwood eta Steven Spielberg ekarri nahiko lituzkeela. Ez du itxaropen handirik Eastwoodekin, baina Spielberg ez du baztertzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.
Oscarretako alfonbra gorria zabaldu dute Dolby antzokian
Dena prestatzen ari dira Los Angelesen, Euskal Herriko astelehen goizaldean Oscar sariak banatuko baititu bertan Hollywoodeko Akademiak. Conan O'Brien izango da galako aurkezlea, eta Sinners filmak beste edozein pelikulak inoiz baino izendapen gehiago jaso ditu, hamasei.
"Carne y arena" instalazioa ostegunean ez da irekiko
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagileak sortutako murgiltze zeharkaldi birtualaren irekiera “aldi baterako atzeratu” da, arazo teknikoak direla eta.
Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”
Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke.
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.