Estrenos
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ben Afflecken 'Argo' zinema-aretoetara heldu da

Gainera, 'Ruby Sparks', 'Animals' eta Takeshi Kitanoren 'Outrage' estreinatuko dira aste honetan. Zuzendari japoniarraren filma duela bi urte estreinatu zuten bere jaioterrian.
18:00 - 20:00
Akzio eta thriller zaleek pelikula berriak dituzte zinema-aretoetan

Ben Affleck eta Mel Gibson aktoreek akziozko pelikulak eta komediak aurkezten dituzte aste honetan. "Argo" eta "Vacaciones en el infierno" lanak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren. Gainera, "Ruby Sparks" lan erromantikoa eta "Hotel Transilvania" animaziozko filma aurkeztuko dituzte zinema-aretoetan.

Ben Affleckek zuzentzen du "Argo", eta protagonista ere bada. 1980an izandako gertakari bat kontatzen du, Teherango Estatu Batuetako enbaxadan sei funtzionarik bizitakoa, hain zuzen ere, Irango bahituen krisialdian.

Zortea ez da Mel Gibsonen alde jartzen Adrian Grunberg zuzendariaren "Vacaciones en el infierno" lanean. Milioiak eskuratu ostean, Driver pertsonaiak ametsetako egunak igaron nahi ditu.

Jonathan Dayton eta Valerie Farisek, "Pequeña Miss Sunshine" pelikula arrakastatsuko egileek, "Ruby Sparks" lana aurkezten dute. Amodio magikoa lantzen duen komedia da, errealitatearen mugak gaindituz: Paul Dano eta Zoe Kazan dira protagonistak.

Drakula eta munstro famatuenak "Hotel Transilvania" animaziozko filman agertzen dira. Espainiako bertsioan Santiago Seguraren, Alaskaren, Mario Vaquerizoren, Clara Lagoren eta Dani Martínezen ahotsak ageri dira.

"La pequeña venecia" gurera heltzen da Veneziako jaialdian izan ostean. Bi kulturen arteko istorio poetikoa, Asiakoa eta Europakoa, eta kanaletako uren inguruan aritzen da, mugak gaindituz.

Marçal Forés zuzendari kataluniarrak lehen lan luzea aurkeztu du, "Animals" izenekoa. Sitgesen eta Donostiako Zinemaldian izan zen eta nerabe bat du protagonista (Oriol Pla aktorea sartzen da bere paperean) eta bere lagunik onena pelutxezko hartz bat da: pentsatzen du, mugitzen da, baina ingelesez komunikatzen da bakarrik.

Takeshi Kitano zuzendariaren "Outrage" thrillerra zinema-aretoetara heldu da, Japonian estreinatu eta bi urte beranduago. Yakuza taldeen boterearen borroka azalarazten du, anbizioa, traizioa eta mendekua ageri direlarik.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X