6. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiak Dock Of The Bayrekin zita berreskuratu du

Igandera arte egingo dute eta musika dokumentalen zinemaren nazioarteko jaialdia bihurtu nahi du.
Juan G Andresen erakusketa Dock Of The Bayn. Foto: EITB
Juan G Andresen erakusketa Dock Of The Bayn. Foto: EITB

Dock Of The Bay jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute igandera arte, Donostian. Ekimenak, gainera, musika dokumentalen zinemaren nazioarteko jaialdia bihurtu nahi du. Estatuko eta nazioarteko hamaika film lehiatuko dira eta beste bost erakutsiko dituzte, Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean.

Zinema emanaldi horiez gain, kontzertuak egingo dira bi eszenatoki horietan. Gainera, argazki erakusketa bat egingo dute eta emanaldiak eskainiko dituzte dira Forum Fnac gunean eta hiriko hainbat kultur zentrotan.

Dock Of The Bay QUALIAren ekimen bat da eta Donostian musika dokumentalen zinema eskaintzeko helburua du. Jaialadiak Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du eta hiriko taldeek eta programatzaileek parte hartzen dute.

Dock Of The Bay nazioarteko jaialdia bihurtu da 2013an, genero mota horretan estatuko eta nazioarteko erreferente izateko asmoz. Hori dela eta, edizio honetan, hainbat film lehen aldiz emango dira jaialdian, horien zuzendariak eta teknikari taldeak aurkeztuko dituzte.

Dock Of The Bay jarraitzaile gehien dituen kultura gertakarietako bat bihurtu da Donostian, bai zine eskaintzagatik bai jaialdiaren inguruan antolatzen diren jarduerengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X