Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dock of the Bay: zuzenekoaren magia, erakusgai

Egiako kultur etxean, Juan G. Andres kazetari eta argazkilariak kontzertuetan egindako argazkiak daude ikusgai: Leonard Cohen, Kiss, Bob Dylan...
18:00 - 20:00
Juan G Andresen erakusketa, kontzertuetako argazkiekin

Juan Gonzalez Andres argazkilari donostiarrak Bob Dylanen, Leonard Cohenen, Kissen, Cyndi Lauperren eta The Culten kontzertuetako argazkiak bildu ditu, besteak beste, "Zuzenean" erakusketan. Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiaren egitarauaren baitan, astelehenean irekiko dute.

Artistengandik oso hurbil ateratako 40 argazki inguru batzen ditu, azken sei urteetan kontzertuetan ateratakoak. "Zuzeneko zirrara biltzea dut gustuko, eta irudien bitartez indarra helaraztea, ikusleen memorian gelditu dadin", adierazi du argazkilariak. Leonard Cohen da bere musikari gogokoenetariko bat, eta musikari horren argazki bat ikusgai dago, baita Bob Dylan erdi barreka erakusten duen bat ere. Gainera, "sekulako jauziak egiten eta taula gainean oihuka" dauden beste artista batzuk ere badaude.

Juan Gonzalez Andres kazetaria da, eta Noticias de Gipuzkoa egunkarian aritzen da, Kultura saileko erredaktore lanetan. Hala ere,  argazkilari lanak egiten ditu batzuetan, sarkin arituta, 'El Humilde fotero del Pánico' izenpean. Michael Powellen pelikulari keinu egin nahi izan dio izen horren bidez.

Erakusketa Donostian, Egiako kultur etxean, dago ikusgai, urtarrilaren 31ra arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean

Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X