Dock Of The Bay jaialdia Donostiara itzuliko da
Dock Of The Bay jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute 2013ko urtarrilaren 7tik 13ra, Donostian. Ekimenak, gainera, musika dokumentalen zinemaren nazioarteko jaialdia bihurtu nahi du. Estatuko eta nazioarteko hamaika film lehiatuko dira eta beste bost erakutsiko dira, Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean.
Zine emanaldi horiez gain, kontzertuak egingo dira bi eszenatoki horietan. Gainera, argazki erakusketa bat egingo dute eta emanaldiak eskainiko dituzte dira Forum Fnac gunean eta hiriko hainbat kultur zentrotan.
Dock Of The Bay QUALIAren ekimen bat da eta Donostian musika dokumentalen zinema eskaintzeko helburua du. Jaialadiak Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du eta hiriko taldeek eta programatzaileek parte hartzen dute.
Dock Of The Bay nazioarteko jaialdia bihurtu da 2013an, genero mota horretan estatuko eta nazioarteko erreferente izateko asmoz. Hori dela eta, edizio honetan, hainbat film lehen aldiz emango dira jaialdian, horien zuzendariak eta teknikari taldeak aurkeztuko dituzte.
Dock Of The Bay jarraitzaile gehien dituen kultura gertakarietako bat bihurtu da Donostian, bai zine eskaintzagatik bai jaialdiaren inguruan antolatzen diren jarduerengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
“Sucia” eta “Black water” sarituko ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak
Bàrbara Mestanza eta Marc Pujolarren dokumentalak film luze onenaren Ikusleen saria jasoko du, eta Black water Natxo Leuzaren lanak Amnesty International saria. Gaur bukatuko da jaialdia, eta Imanol Uribek ohorezko saria jasoko du.
Imanol Uribe: "Intolerantziaren aurkako borrokak gidatu nau"
Euskal zinemagileak, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel, Días contados eta El rey pasmado filmen egileak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari berezia jasoko du ostegun honetan, "errealitateari atxikia" duen zinemari esker.
Lara Izagirre “Yerma”ren bertsio garaikide eta urbanoa filmatzen ari da euskaraz
Zinemagilearen hirugarren film luzearen protagonistak Ane Pikaza eta Aitor Borobia dira, eta Maria Goiricelayarekin batera dago idatzita, Lorcaren lan hori antzerkirako arrakastaz moldatu zuen antzerkigilearekin.
Euskal zinemak ongietorria egin dio Maialen Belokiri
Jose Luis Rebordinosek, lekukoa emango dion zuzendariak, eta Koldo Almandoz eta Lara Izagirre zinemagileek Beloki Zinemaldiko buru izendatu izanaz hitz egin digute.
Maialen Beloki izango da Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria 2027tik aurrera
Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluak aho batez aukeratu du Beloki, Jose Luis Rebordinosen ondorengo gisa.
Lander Garro: "Memoria pertsonaia bat gehiago da 'Lutxi eta zuhaitza'n"
1987an Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETAko kidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Fikziozko zatiak eta lekukoen adierazpenak uztartzen ditu Lander Garroren pelikulak.
"I lit the Fire!" Valeria Lemesevskayaren filma izan da Punto de Vista jaialdiko lanik onena
Epaimahaiak bielorrusiar zuzendariaren dokumentala aukeratu du Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiko Sail Ofizialeko film luze onentzat. Film labur onenaren saria, EITBk babestutako golardoa, 3cm of Complexity Anna Vasofen filmari eman diote.
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Amets Hautsien zumardia Zornotzan dago
Boulevard pelikula ikusten ari zarela, oso sentsazio arraroa sumatzen duzu zure baitan. Pertsonaiek izen arrotzak dituzte: Hasley Weigel, Luke Howland, Ligé Neizan, Zev… Ez dute, baina, anglo-saxoi itxurarik, ibilerarik, aurpegierarik, gorpuzkerarik.
Elena Irureta aktoreari aitortza eginez hasi dute Silver Film Festival jaialdia Bilbon
Maitasuna eta Sexua (adingabea) lelopean, 60 urtetik gorako pertsonak oinarri dituen Silver Film Festival jaialdiari hasiera eman diote astelehen honetan, Bilbon. Apirilaren 24ra bitartean, hainbat jarduera hartuko ditu ekimenak eta, gaur, Elena Irureta aktoreari EITB Silver saria eman diote.