Ehortzi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sara Montieli azken agurra

Sara Montielek azken "bidaia" egin du Madrildik, bertakoen omenaldi beroarekin.
18:00 - 20:00
Madrilek Sara Montiel agurtu du

Sara Montiel ehunka madrildarren omenaldia jaso du Galtzada Nagusian eta azken "bidaia" egin du, txalo zaparraden artean. Callao enparantzan "La violetera" proiektatu dute eta baita artistaren irudi esanguratsuenak ere. Jarraigoak San Isidro beilatokia utzi du goizean goiz (bertan izan da hil-kapera) eta Espainiako enparantzatik gora egin du Callao zinema-aretoetatik gora, pantaila erraldoietan "La violetera" proiektatzen zuten bitartean.

Madrilgo San Justo hilerrian ehortzi dute Sara Montiel, San Isidro Parkeko beilatokiko iturriek jakinarazi dutenez.

Abeslari eta aktorearen gorpua (astelehenean hil zen, 85 urterekin), beilatoki horretan izan da, eta "senideek hala eskatuta", hil-kapera "senideei eta hurbilekoei" izan da irekita bakarrik.

María Antonia Abad Fernández (Ciudad Real, 1928), Sara Montiel ezizenarekin ezaguna, ezustean hil zen, presio arterialarekin izandako arazo baten ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X