Abuztuak 28 - Irailak 7
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ingelesezko zinema nagusi, Veneziako Mostran

Munduko zinemaldirik zaharrenak 70. edizioa izango du aurtengoa. Epaimahaiaren presidentea izango da Bernardo Bertolucci zuzendari ospetsua.
2012ko Veneziako Mostrako alfonbra gorria. Argazkia: EiTB
2012ko Veneziako Mostrako alfonbra gorria. Argazkia: EiTB

AEBetako eta Erresuma Batuko zuzendarien pelikula berriak izango dira nagusi, aurtego Veneziako Mostrako sari nagusia jasotzeko hautagaien artean. Horien artean izango dira, besteak beste, Terry Gilliam, Stephen Frears, Jonathan Glazer eta James Franco.

Veneziako Mostraren 70. edizioa abuztuaren 28a eta irailaren 7a bitartean izango da eta Urrezko Lehoia eskuratzeko hautagaien artean ingelesezko pelikulak dira nagusi.

"Parkland gehitu ostean, bost pelikula estatubatuar lehiatuko dira eta hori zinema estatubatuarraren osasunaren eta aberastasunaren isla da", esan du Alberto Barbera Mostrako zuzendariak. "Lehiaketan parte hartuko duten hiru film britainiarrak dira berrikuntza nagusia. Zinema britainiarrak ez ditu beti hainbeste intereseko lanak egiten", gaineratu du.

Peter Landesman zuzendariaren Parkland pelikulak John F. Kennedy presidentearen hilketari buruzkoa da eta kartela iragarpenaren bezperan ezagutu zuten antolatzaileek lehiaketan parte hartuko zuela.

Horrez gain, Francok egin duen Cormac McCarthy idazlearen Child of God obraren moldaketa eta Nicolas Cage protagonista duen David Gordonen Green Joe ere Mostran izango dira.

Alfonso Cuaron zuzendariaren Gravity filmak nazioarteko estreinaldia egingo du, Venezian. Sandra Bullock eta George Clooney aktoreak protagonista dituen pelikulak mediku batek espazioan egingo duen lehen misioa kontatzen du.

Britainiar lanak ere izango dira Venezian: Philomena lanean (Stephen Frears), Judi Dench aktoreak abandonatu zuen seme baten bila dagoen ama batena egin du; The Zero Theorem-en (Terry Gilliam), Christoph Waltz matematiketan aditua den gizon bat da, eta Under the Skin pelikulan (Jonhatan Glazer) Scarlett Johanssonek estralurtarrarena egin du.

Aurtengoa epaimahaiaren presidentea Bernardo Bertolucci izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X