Albiste da
Sarrerak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemaldirako sarrerak, hilaren 13an, ostirala, salgai

Sail Ofizialetako galetarako sarrerak (Inaugurazioa, Donostia Sariak eta Klausura) 09:00etan jarriko dituzte salgai eta gainontzeko sesioetarako igandean, hilaren 15ean.
Barbara Goenaga Zinemaldia clausura EFE
Barbara Goenaga Zinemaldia clausura EFE

Donostiako Zinemaldirako ostiralean, hilaren 13an, jarriko dituzte salgai, 09:00etatik aurrera. Sail Ofizialeko galetarako sarrerak (Inaugurazioa, Donostia Sariak eta Klausura) izango dira salgai orduan eta gainontzeko saioetarako, igandean izango dira eskuragarri.

Sarrerak Interneten eskuratu daitezke, Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal jauregiko beheko solairuan), Kursaal Zentroko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak), Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Príncipe zinema-aretoan (hilaren 20tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoaetan (hilaren 21etik aurrera).

Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Anoetako Estadioko 23. leihatilan ere izango dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago.

Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7, 20 euro balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean %25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta leihatilatan.

Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (Gaztekutxa, Visa K26 eta Vital Gazte) %50eko deskontua izango dute sarrera bakoitzean, K1-eko galatan eta Antonio Elorza Belodromoko saioetan izan ezik. Gainera, 1,00 € bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetan.

Urrezko Txartela, Kutxa-Donostia Kultura eta Gazte Txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute 7,20 € balio duten saioetan. Deskontua egiteko Zinemaldiko leihatiletan, Kursaalen eta Victoria Eugenian erosi beharko dituzte sarrerak. Txartel guzti horiek baliagarriak izango dira Internet bidezko erosketetan, Gazte Txartela izan ezik; azken hori leihatiletan baino ezingo da erabili.

Kursaaleko Sail Ofizialerako gutxieneko eserleku kopurua gordeko da arratsaldeko eta gaueko saioetarako, emanaldiaren egun bereko 17:00etatik aurrera Kursaal Zentroko leihatiletan.

Donostia Zinemaldiko antolatzaileek gogoratu dutenez, jaialdiak ez ditu eserlekuak zenbakitzen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Singular
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago

Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.

Gehiago ikusi