Zinebi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'160 metros' dokumentala, oso-osorik azaroaren 16an Guggenheimen

Bizkaiko rockari buruzko dokumentala Zinebi jaialdian estreinatuko dute, 20:00etan.
'160 metros' dokumentaleko egileak. Argazkia: EITB
'160 metros' dokumentaleko egileak. Argazkia: EITB

Guggenheim Bilbao Museoak "160 metros: una historia del rock en Bizkaia" dokumentalaren emanaldi bat eskainiko du azaroaren 16an, 20:00etan, Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 55. edizioaren programazioaren barruan, dokumentalaren arduradunek esandakoaren arabera. Museoak prentsa-ohar bidez zabaldu duenez, bost kapituluk osatzen dute Bizkaiko rockari buruzko dokumentala, eta horietatik hiru Interneten estreinatu dituzte jada.

1990eko hamarkadan Bilboko itsasadarraren bi aldeetan ekonomia eta gizarte alorretan izan ziren aldaketak kontatzen ditu dokumentalak rockaren ikuspegitik.

Alvaro Fierro musika kazetaria eta Joseba Gorordo errealizadorea dira dokumentalaren zuzendariak, eta ekoizleak Diego Urruchi eta Raul Lopez dira, Stereozona WebTV-ren eta Media Attack on line bideo agentziaren arduradunak, hurrenez hurren. Dokumentalean, besteak beste, talde hauek agertzen dira: Parabellum, Subversión X, Distorsion, Gris Perla, Los Clavos, Lord Sickness, El Inquilino Comunista, Cujo, Gringo, Ya Te Digo, Sonic Trash eta Quite Fantastic.

Historikoki aurrez aurre egon diren Bilboko itsasadarraren bi aldeak elkartu nahi ditu lanak, 1990eko hamarkadan zeuden musika ereduak elkartuz.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X