70 urteren ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'It's a Wonderful Life' klasikoaren bigarren zatia filmatuko dute

James Stewart protagonista zuen pelikula ospetsuak Gabonetako istorio bat kontatzen zuen. Orain, George Baileyren bilobari aingeru begirale bat agertuko zaiola kontatuko du.
'It's a Wonderful Life' filmaren irudia.
'It's a Wonderful Life' filmaren irudia.

Frank Capra zuzendariaren It's a Wonderful Life klasikoaren bigarren zatia filmatuko dutela iragarri dute. 1946an estreinatutako lanean, Gabonetako istorio ospetsuaren protagonista James Stewart izan zen, eta Oscarretarako bost izendapen lortu zituen, film onenarena tartean.

Que bello es vivirVariety aldizkariak kaleratutakoaren arabera, It's a Wonderful Life: The Rest of the Story izeneko lanak George Baileyren (Stewart) biloba izango du protagonista. Oraingo honetan, izen bera izango du istorioaren pertsonaia nagusiak, eta, jatorrizko zintan bezala, jaio izan ez balitz zer gertatuko zatekeen erakutsiko dio aingeru begirale batek.

Star Partners finantza-enpresa eta Hummingbird ekoiztetxea proiektua erosi nahian ari dira. Gidoia Robert Farnsworthek eta Martha Boltonek idatziko dute, eta lehen pelikulako aktore batzuek ere parte hartuko dute lan berrian.

Karolyn Grimes aktoreak Baileyren alabarena egin zuen 1946ko pelikulan, eta aingeruarena egingo du orain, 73 urte dituela. Filma 2015ean iritsiko da zinema-aretoetara.

Frank Capraren lanean aritu ziren beste aktore batzuk ere (Jimmy Hawkins eta Carol Coombs) kontratua negoziatzen ari dira.

Bigarren filmak 25 eta 35 milioi arteko kostua izango du, eta Louisianan filmatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X