Zinema estreinaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Hercules', 'Old Boy' eta 'Nymphomaniac'-en bigarren zatia, karteleran

Lars Von Trier, Renny Harbin eta Spike Lee zuzendarien lan berriak ikusi ahal izango dira zinema aretoetan Marta Eturaren itzulera ekarri duen ‘Presentimientos’ filmarekin batera.
18:00 - 20:00
Spike Lee eta Lars Von Trier zinemetara heldu dira

Lars Von Trierrek 'Nymphomaniac' film polemikoaren bigarren zatia zinema aretoetara iritsiko da 'The Legend of Hercules (Hercules 3D)' film mitologikoak markatuko duen astean. Horiekin batera 'Old Boy' filmaren remake-a eta Marta Eturaren itzulera, 'Presentimientos' filmean, nabarmenduko dira karteleran.

'Nymphomaniac'

Lars Von Trierrek bost ordu eta erdiko lana sortu zuen bere azken filmean. Horregatik, zinema banatzaileek bi zatitan banatu zuten eta bigarren zatia erakutsiko dute orain. Bertan,  nerabealdian nifomania diagnostikatu zioten 50 urteko Joe-ren istoriaren amaiera ezagutuko dugu.

'The Legend of Hercules (Hercules 3D)'

Istorio errealista bati esker Hercules pertsonaia mitologikoa gizatiar egin du Renny Harbin zinema zuzendariak. Kellan Lutz, Liam McIntyre eta Gaia Weiss dira lan honetako protagonista nagusiak.

'Old Boy'

Spike Leek 2003an Park Chan Wookek zuzendutako filmaren remake-a egin du. Manga japoniar ezagunean oinarrituta dagoen filmeko protagonistak Josh Brolin, Elizabeth Olsen eta Samuel L Jackson dira.

'Presentimientos'

Eduardo Noriegak eta Marta Eturak bere harremana berpiztu nahi duen bikote bat antzezten dute Santiago Taberneroren lan berrian. Clara Sanchezen liburuan oinarritutako historia 'thriller' erromantikoan bilakatuko da hainbat gertakariren ondorioz.

'What Maisie Knew' (Scott McGehee eta David Siegel),  'Mindscape' (Jorge Dorado), 'Casi inocentes' (Papick Lozano) eta 'Otel.lo' (Hammudi Al-Rahmoun) filmek osatzen dituzte aste honetako estreinaldiak.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X