‘Laburrean’ topaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal film laburrak, gozagai ez ezik, hizpide ere, ostiralean Sopelan

‘A serious comedy’, ‘Ordu erdi’, ‘Don Miguel’ eta ‘IIII’ film laburrak emango dituzte, eta, emanaldiaren ostean, lanon zuzendariek mahai-inguru batean parte hartuko dute.
'A serious comedy'k Iraken komedia egiteko ahalegina erakusten du.
'A serious comedy'k Iraken komedia egiteko ahalegina erakusten du.

Sopelako Kurtzio Kultur Etxeak euskal film laburren lagin interesgarria aurkeztuko du ostiral honetan, hilak 9, 19:30etik aurrera. A Serious Comedy (Lander Camarero) eta Don Miguel (Kote Camacho) 2014ko Kimuak katalogoko lanak, Ordu erdi (Unai Garate) Lekeitioko Euskal Zine Bilerako amateur sailean film labur onenaren saria irabazi zuen lana eta IIII (Zuriñe Goikoetxea eta Ieltxu Armendariz) emango dituzte.

Lau lanok ikusi eta, Amaia Kaiero kazetariak gidatuta, film laburren zuzendariekin batera egingo den mahai-inguruan parte hartzeko sarrera doakoa da. Gonbidapena eskatu besterik ez da egin behar, Sopelako kultur etxean bertan.

A Serious Comedy Iraken grabatu zuen Lander Camarerok, eta herrialde horretan komedia egiteko abentura du kontagai. Ordu erdi film laburrari dagokionez, Euskal Zine Bilerako lehen saria eman zion Unai Garate zuzendariari. Don Miguel lanean, Kote Camachok aizkora bat, farmazia bat eta diru kontuak nahasten ditu. IIII lanean, bestalde, bizitzaren zikloa lau pertsonaia ezberdinen bizipen emozionalen eskutik erakusten digute Zuriñe Goikoetxea eta Ieltxu Armendariz zuzendari bilbotarrek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X