Cannesko zinema jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ken Loach zuzendari britainiarrak irabazi du Cannesko Urrezko Palma

Cannesen irabazi duen bigarren sari nagusia da, duela hamar urte 'The Wind That Shakes the Barley' lanarekin ere lortu baitzuen.
18:00 - 20:00
Ken Loachek irabazi du Urrezko Palma ''I, Daniel Blake'' filmarekin

Ken Loach zinemagile britainiarrak irabazi du 2016ko Cannesko Zinema Jaialdiko Urrezko Palma, I, Daniel Blake lanarekin, eta "beste mundu bat posible eta beharrezkoa dela" aldarrikatu du.

I, Daniel Blake filmak Erresuma Batuan gutxien duten pertsonek bizi duten egoera salatu du.

Saria jasotzerakoan, Ken Loachek zinema protesta modu gisa defendatu du, ideia neoliberalen ondorioz arriskuan ei dagoen mundu baten aurrean. Horren hitzetan, austeritate politikek "milioika lagunen miseria eragin dute Grezian hasi eta Portugaleraino, gutxiengo txiki bat modu lotsagarrian aberasten den bitartean".

Cannesko publikoa zutik jarri da Ken Loachen hitzaldia txalotzeko. Ken Loach Cannesko bi Urrezko Palma lortu dituen zazpigarren zinemagilea da; izan ere, duela hamar urte irabazi zuen lehendabizikoa, The Wind That Shakes the Barley lanarekin.

Irabazleen zerrenda

-Urrezko Palma: I, Daniel Blake (Ken Loach).

-Epaimahaiaren Sari Berezia: Juste la fin du monde (Xavier Dolan).

-Zuzendari Onenaren Saria: Cristian Mungiu (Bacalaureat) eta Olivier Assayas (Personal shopper).

-Epaimahaiaren Saria: American Honey (Andrea Arnold).

-Gidoi Onenaren Saria: Asghar Farhadi (Forushande).

-Emakumezko Aktore Onenaren Saria: Jaclyn Jose (Ma'Rosa).

-Gizonezko Aktore Onenaren Saria: Shahab Hosseini (Forushande).

-Urrezko Kamera Saria Lehen Lan Onenari: Divines

-Film Labur Onenaren Urrezko Palma: Timecode (Juanjo Gimenez).

-Aipamen bereziak: A moça que dançou com o diabo (Joao Paulo Miranda Maria).

-Ohorezko Urrezko Palma: Jean-Pierre Leaud.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X