Orkestra Sinfonikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NOSek 'Zaindari ikusezina' filmaren soinu banda grabatuko du

Fernando Velazquezek zuzenduko du Nafarroako Orkestra Sinfonikoa zeregin horretan, Amaia Salazarren abenturak lagunduko dituen musikaren egileak berak.
Marta Etura, "Zaindari ikusezina" filmaren protagonsita
Marta Etura, "Zaindari ikusezina" filmaren protagonsita

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Zaindari ikusezina filmaren jatorrizko soinu banda grabatuko du, Baluarten, Fernando Velazquez bizkaitar zuzendari eta konpositoreak gidatuta.

Pelikula Nafarroan bi hilabetez filmatu eta gero, urriaren 17tik 21era grabatuko dute Zaindari ikusezina Dolores Redondoren trilogian oinarritutako filmaren soinu bandarako musika, Baluarten.

Baluarteko Areto Nagusian egingo dute grabazioa, Baluarte Fundazioaren eta filmaren ekoizleen arteko hitzarmenaren arabera, entzunaretoak ohar baten bidez azaldu duenez.

Zaindari ikusezina Fernando Gonzalez Molina iruindarrak zuzendutako filma martxoaren 3an helduko da zinema-aretoetara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X