Irailak 20
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal zinemaren egun handia Zinemaldian

Ramon Barea aktoreak Zinemira saria jasoko du, 'Igelak' filma eta 'Agirre lehendakaria' dokumentalaren estrainaldian.
18:00 - 20:00
Ramon Barea aktoreak gaur jasoko du Zinemira Saria

Ramon Barea aktore eta zuzendari bilbotarrak Zinemira saria jasoko du astearte honetan. Donostiako Zinemaldiak eta EPE/APV eta IBAIA ekoizle-elkarteek banatzen dute sari hori, euskal zinemaren pertsona ospetsu baten ibilbidea omentzeko. Hain zuzen, Euskal Zinema eta ETB Galan banatuko da Zinemira saria, Victoria Eugenia antzokian, Agirre lehendakaria dokumentalaren eta Igelak fikziozko film luzearen estreinaldia erakutsi baino lehen.

Gala zuzenean jarraitu ahal izango da ETB4 telebista katean eta eitb.eus atarian, 20:45etik aurrera.

Patxo Telleriaren Igelak filmak banku-sukurtsal bateko zuzendariaren istorioa kontatzen du. Delitu ekonomikoak egiteagatik atxilotu ostean, dena galduko du, eta ihesean ari dela, etxerik gabe geratu den lagun-talde batek okupatutako eraikin batean babestuko da.

Gorka Otxoa aktoreak egiten du Pello pertsonaia nagusiaren papera.

Agirre lehendakaria dokumentala Francesc Escribano Royo kazetari, irakasle eta zuzendari katalanaren lana da, eta agintari politikoaren erretratua egitea du helburu, haren bizitza pertsonalean eta sentimentalean barneratuz.

Horrez gain, Zinemiran, Justin Webster zuzendariaren ETAren amaiera dokumentala emango dute. Dokumentalak, Arnaldo Otegi, Jesus Eguiguren, Iñigo Urkullu eta Alfredo Perez Rubalcabaren testigantzak jasotzen ditu, ETAk borroka armatua behin betiko uzteko erabakia nola hartu zuen azaldu nahian.

Eduardo Chillida artistari buruz Juan Barrero National Geographiceko dokumentalgileak egindako lana (Chillida: Esku huts) ere egongo da ikusgai.

Lehiaketatik kanpo, berriz, Fermin Muguruzak zuzendutako Nola dokumentala eta Gaur irekiko ditu ateak (Egunkariaren sorrerari buruzko lana) proiektatuko dituzte.

Bestalde, indarkeria globalari eskainitako atalaren baitan, Euskal Herriko gatazkari lotutako film eta dokumental gehiago emango dituzte, Asier ETA biok, Lasa eta Zabala eta Euskal pilota, larrua harriaren kontra.

Sail ofizialari dagokionez, Miles Joris-Peyrafitte 23 urteko zuzendari estatubatuarraren As you are eta Nacho Vigalondoren Colossal filmak emango dituzte, azken hori lehiaketatik kanpo.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X