Irailaren 22a, osteguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oliver Stonek zuzendutako 'Snowden' filma, gaur, Zinemaldian

Sail Ofizialean, 'Birkonkista' emango dute; pelikulako protagonista nagusia Itsaso Arana aktore nafarra da.
'Snowden' pelikula. Argazkia: Zinemaldia
'Snowden' pelikula. Argazkia: Zinemaldia

Edward J. Snowdenek NSAren mundu mailako zaintza-programaren dokumentuak publiko egin zituenean, begiak ireki zizkion munduari, eta ateak itxi zizkion bere etorkizunari, bere karrerari, betiko bere neska-lagunari eta bere aberriari. Zerk bultzatu zuen Snowden horrenbeste dokumentu sekreturen berri ematera?

Galdera horri erantzun nahi dio Oliver Stone zuzendari estatubatuarrak Snowden film luzean. Pelikula ostegun honetan estreinatuko dute Donostiako Zinemaldian, lehiaketatik kanpo.

Lehiaz kanpo, Kimi No Na Wa (Your Name) ere ikusi ahalko da gaur. Animazioko pelikula japoniar honek bi neska-mutilen esperientzia kontatzen du: goiz batean gorputzak trukatuta itzartuko dira.

Sail Ofizialean, Birkonkista proiektatuko dute, Jonas Trueba zuzendari madrildarren laugarren film luzea.

Manuelak eta Olmok topo egingo dute, non eta hamabost urte lehenago, nerabezaroan, amodioa lehen aldiz bizi izan zutenean, elkarri agindu zioten etorkizun batean. Galdutako denborari eta berreskuratutako denborari buruzko pelikula da.

Protagonista nagusia Itsaso Arana aktore nafarra da, eta pelikularen soinu-banda Rafael Berrio konpositore donostiarrak egin du.

iarrak egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X