Beldurrezko Zinemaren Asteak 'La noche del virgen' estreinatuko du
Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Donostiako Asteak “La noche del virgen” filma estreinatuko du bihar, azaroak 1, Roberto San Sebastian bilbotarraren lehen filma. Javier Bodalo protagonista duen lana “generoko film gordina da, pertsona sentiberentzat ezegokia”.
Bodalok eta San Sebastianek Josemi Beltran Donostiako jaialdiaren zuzendaria eta Kevin Iglesias proiektu merke honen ekoizpen zuzendaria aldean zituztela esan dutenez, “La noche de… saioan sekula ikusiko ez den film horietakoa” da La noche del virgen”.
Izan ere, jariakinez eta gorpuzkiz betetako filma ez da ikusle guztientzako egokia. Nicoren, birjina izateari utzi nahi dion gizon gazte baten, istorioa kontatzen du filmak. Urtezahar gaueko jai batean emakume adineko bat ezagutuko du, eta bere lehen sexu harremana izan behar zena amesgaizto bihurtuko da.
San Sebastianek aitortu duenez, “ikusteko zaila” da ia bi orduko filma, baina nazioarteko jaialdietan izan duen harrerak poztu egin du. Izan ere, Ohioko Nightmares Film Festen eta Atlanta Film Festivalen film onenaren saria eman diote lanari.
Zure interesekoa izan daiteke
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da