Patxo Telleria: 'Bertso libre samarra da 'Igelak''
Zure interesekoa izan daiteke
Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”
Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke.
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Etxegabetzeen gehiegikeriaren testuinguruan kokatutako filma egiteko, komediara jo duzu… Komedia sozialaren zein eredu izan duzu buruan?Lehen esan bezala, krisi sozialarena testuingurua da nire pelikulan, pertsonen komedia bat eraikitzeko agertokia. Komediaren bidez, edozer (edo ia edozer) konta daiteke, baldin eta errespetu eta begirunea erabiltzen badituzu. Ahulen kontura barre egitea zekena da, jakina.Ez diot inongo eredu zehatzi jarraitu, nahiko proposamen pertsonala da hau. Niri ingeles komedia soziala gustatzen zait, baina “Igelak” ez da eredu horretara moldatzen. Bertso libre samarra da.Irailean, Donostiako Zinemaldian erakutsi zenuten “Igelak”. Zelan hartu zuen jendeak bertan?Mota askotako erantzunak egon ziren. Iritzi positiboak jaso nituen, eta ez hain positiboak ere bai.Batzuei proposamen bitxiegia iruditu zaie, genero nahasketa bat, komedia, drama soziala eta –horrekin nahikoa ez– musikaren tratamendu berezia dagoelako. Beste batzuek kritika sozial zorrotzagoa espero zuten, eta beraien usteak ez dira bete. Ulertzen dut aniztasuna.Zure aurreko bi filmak, “Hodeiak pintatzeko makina” eta “Bypass”, Aitor Mazorekin batera egin zenituen. Zelan egin diozu aurre bakarrik lan egiteko atakari?Aitorrekin batera bildutako esperientzia eta eskarmentuaz baliatu naiz erronkari aurre egiteko. Lan asko eginda, hori bai.Musikak pisu handia du filmean. Nola joan zen garatzen filmaren alde musikala?Hasieratik pentsatuta nuen musikaren presentzia berezia. Igelaren eta eskorpioiaren alegian oinarrituta dago istorioa, eta, berez, nik alegiazko tonua eman nahi nion, errealitateari lotua baina errealitatetik apur bat urrunduz. Musikaren erabilera tresna baliotsua izan da horretarako.Gatibu taldeak egin du filmaren soinu banda.Zelako esperientzia izan zen musikariak kamera aurrean jarri eta interpretaziora bultzatzea? Zeinek harritu zintuen aktore lanetan?Musikariek ez dute paperik interpretatzen, eurak dira, bakoitza den bezalakoa. Beraz, ez dute inongo pertsonaian sartzeko ahaleginik egin behar izan. Kamera aurrean kokatzea beti izaten da gogorra horretan ohiturarik ez duenarentzat, baina gure babesa izan dute une oro, eroso egoteko.Aktore nagusiak Gorka Otxoa eta Miren Gaztañaga dira. Zergatik aukeratu zenituen?Gorka Otxoa ezin hobeto egokitzen zen protagonistaren rolerako, nahiz eta orain arte egindako lanetatik urrundu den. Komedia egiten du, baina, une askotan, beste erregistro bat eskaintzen digu, sentimendu sakonak agertzen baititu pertsonaiak.Miren Gaztañagak egiten duen pertsonaia emakume oso berezia da. Eta Miren ere berezia da. Badu edertasun propio bat, estandarretik urruntzen dena, eta esateko, begiratzeko eta mugitzeko era pertsonala ere badu.Zertan ari zara lanean orain, “Igelak”ekikoak amaituta?Antzezlan bat idatzi berri dut, eta martxoan estreinatuko dut, Tartean konpainiarekin; zinemarako gidoi pare bat idazten ere banabil, besteak beste.