Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carrie Fisher hil da, Star Warseko Leia printzesa

Bihotzeko arazoak izan ondoren hil da. Aktore estatubatuarrak 60 urte zituen.
Carrie Fisher. Artxiboko argazkia: EiTB
Carrie Fisher. Artxiboko argazkia: EiTB

Carrie Fisher, Star Warseko Leia Organa printzesa bezala ezaguna, astearte honetan hil da, duela egun batzuk bihotzeko arazoak izan ondoren. Carrie Fisher aktore estatubatuarrak 60 urte zituen.

Simon Halls familiaren bozeramaileak Fisherren alabak (Billie Lourd) idatzitako adierazpenen berri eman du.

“Astearte honetan, 08:55ean, Carrie Fisher hil dela baieztatu du tristura handiarekin bere alabak, Billie Lourdek”, esan du Simon Hallsek. “Nazioartean maitatua zen eta Fisherren familiak bihotzez eskertzen ditu doluminak”, gaineratu du.

Ostiralean, abenduaren 23an, Londresetik Los Angelesera bidaiatu behar zuen aktore estatubatuarrak, baina bihotzeko arazoak izan ondoren ospitalera eraman zuten. Egun batzuk geroago, bertan hil da.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X