Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sam Shepard zendu da, 73 urte zituela

Alboko esklerosi amiotrofikoa pairatzen zuen, eta gaixotasun horrek eragindako arazoengatik hil da. Ospe handiko aktore, zuzendari eta dramagilea zen.
SAM SHEPARD EFE
Argazkia: EFE

Sam Shepard aktore, dramagile eta zuzendaria hil zen aurreko ostegunean, 73 urterekin, pairatzen zuen alboko esklerosi amiotrofikoak eragindako zailtasunengatik, sendiak jakinarazi duenez.

The New York Times egunkariaren arabera, Shepard Kentuckyn (AEB) hil zen, han zuen etxean. Shepard Off Broadway mugimenduaren idazle nagusienetakoa izan zen. Mugimendu horrek antzezlan independenteak ekoizten ditu New Yorken.

Shepard Jessica Lange aktorearen bikotekidea izan zen, 27 urtez. 1979an, Pulitzer Saria jaso zuen Buried Child lanagatik, eta antzeztaldeko aktorerik onenaren Oscar saria jasotzeko izendatu zuten, The Right Stuff filmagatik.

Off Broadway mugimenduko kiderik nabarmenetakoa izan zen, eta bere belaunaldiko sortzailerik originaletakotzat hartu zuten, bereziki familia estatubatuarraren alderik ilunena eta senar-emazteen, anai-arreben eta amoranteen arteko nortasun arazoak islatzeko gaitasunagatik.

Gainera, Shepardek beste bi Pulitzer irabazi zituen True West eta Fool for Love lanengatik. Bi istorio horiek, gainera, Broadwayn ere antzeztu zituzten. Halaber, Paris, Texas filmaren gidoi txalotua egin zuen, beste gidoilari batekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X