Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40.000 ikusletik 60.000ra pasatu da Zinema Euskaraz programa urtebetean

Zineuskadik eta EiTBk bultzatzen duten programaren ekimenez, 80 film euskaratu dituzte duela bost urte martxan jarri zutenetik.

Zinema Euskaraz Zineuskadik eta EiTBk bultzatzen duten programak 60.000 ikus-entzule erakarri zituen zinema aretoetara, 2016ko irailetik 2017ko ekainera euskaratu ziren 18 filmak ikustera.

Eusko Jaurlaritzak eta Ibaia eta EPE elkarteek igoera horren pisua komunikazio talde publikoak programari eskainitako sustapenari egotzi diote, eta Zineuskadik eta EiTBk larunbatean berriztatuko dute lankidetza hitzarmena.

Gurutze Pañalba Zinema Euskaraz programaren arduradunaren hitzetan, igoera “ikusgarria” Zinema Euskaraz “egonkortu” izanari ere zor zaio. Duela bost urte jarri zuten martxan, eta 80 film euskaratu dituzte dagoeneko.

“Jendeak ohitura hartu du hilean behin zinema areto komertzialetan euskarazko estreinaldiak hartzeko”, azaldu du.

Zineuskadik eta EiTBk sinatuko duten akordioari esker, HIRU3 haur komunitateko kideek hainbat abantaila izango dituzte 2018an Zinema Euskaraz programaren eskutik antolatzen diren estreinaldietan parte hartzeko (sarrerak, merchandising-a, etab.). 2017an zehar 6.595 kidek hartu zuten parte HIRU3ren zozketetan.

Zinema Euskaraz programak ikastoletan emandako fruituak ere nabarmen hazi dira azken urteetan: 2015-2016 ikasturtetik 2016-2017 ikasturtea bitartean, 172.000 ikaslek ikusi ahal izan dituzte haientzat espresuki aukeratutako filmak.

atutako filmak.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X