zinemaldia.cat-eko Urrezko Txapelak, 'Handia', 'Converso' eta 'Bi txirula'rentzat
“Handia”, “Converso” eta “Bi txirula” filmek eraman dituzte zinemaldia.cat euskal zinemaren Kataluniako jaialdiak.
“Handia” Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzenduriko lanak jaso du Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela, eta dokumentalen sailean “Converso” (David Arratibel) izan da Urrezko Txapelaren irabazlea.
Azkenik, “Bi txirula” Iñigo Garcia Agirrezabalagaren pelikulak jaso du Euskarazko Pelikularik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela.
Aurtengo jaialdiko epaimahaia Blai Morellek (kazetaria), Barbara Destefanisek (BCN Sports Film Festival), Lluis Marquesek (aktorea), Bruna Cusik (aktorea) eta Joan Gonzalezek (DocsBarcelona) osatu dute.
Urrezko Txapelak zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian banatu dituzte bart, Girona Zinemetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da