Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Another day of life' Raul de la Fuente nafarraren filma Cannesen izango da

Lana Sekzio Ofizialean aukeratu dute, baina lehiaketatik kanpo. Kapuscinskiren inguruko biopic bat da. “Estreinako mundialerako tokia Cannes izatea zoragarria da”, adierazi du De la Fuentek.
'Anothe day of life' biopic-aren irudia. Irudia: Kanaki Films
'Anothe day of life' biopic-aren irudia. Irudia: Kanaki Films

Cartoon Movies urteko ekoizlerik onenaren saria irabazi ondoren, Kanaki Films produktore donostiarra Cannesko Zinemaldira joango da Another day of life pelikularekin, ekoizleak berak agiri batean jakitera eman duenez. Filma Sekzio Ofizialean aukeratu dute, baina lehiaketatik kanpo.

Ryszard Kapuscinskiren inguruko biopic-a Raul de la Fuente nafarrak eta Damian Nenowk zuzendu dute. Amaia Remirez produktorearen lana urte bukaeran helduko da zinema-aretoetara, Golem banatzailearen eskutik.

“Kapuscinskirentzako estreinako mundialerako tokia Cannes izatea zoragarria da. Pozik gaude”, adierazi du De la Fuentek.

Another day of life pelikula, besteak beste, ETBren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin ekoitzi dute. Golem banatzaileak zinema-aretoetara eramango du urteko azken seihilekoan.

Kanaki Filmsek film labur eta luze ugari ekoitzi ditu, besteak beste, Minerita, Oscar sarien 88. edizioan finalista eta Goya saria, Espainiako dokumental labur onena 2014an.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X