Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilaren bukaeran hasiko dira grabatzen Baztango trilogiaren beste bi pelikulak

'Legado en los huesos' eta 'Ofrenda a la tormenta' aldi berean grabatuko dituzte Bartzelonan eta Nafarroan, eta 2019ko abenduan eta 2020ko apirilean estreinatuko dira, hurrenez hurren.
'El guardian invisible'ren eszena bat.
'El guardian invisible'ren eszena bat.

Fernando Gonzalez Molina El guardián invisible Baztango trilogiaren lehenengo filmaren zuzendaria izango da trilogia osatuko duten beste bi lanen arduraduna. 2019ko abenduaren 5ean estreinatuko dute Legado en los huesos pelikula eta 2020ko apirilaren 3an jarriko dute ikus-entzuleen aurrean Ofrenda a la tormenta filma.

Atresmedia Cinek, Nostromo Picturesek eta DeAPlanetak jakitera eman dutenez, bi pelikulak aldi berean grabatuko dituzte abuztuaren 27tik aurrera, Estatuan sekula erabili ez den sistema batekin, nazioarteko ekoizpen handien parekoa.

Hala, bi pelikulak aldi berean grabatuko dituzte, 18 astez, Bartzelonan eta Baztanen.

Gonzalez Molinaren zuzendaritzapean, Marta Eturak jarraituko du protagonista izaten Amaia Salazar inspektorearen paperean; izan ere, El guardián invisible lanak arrakasta handia lortu zuen, 600.000 ikus-entzule erakarri baitzituen zinema-aretoetan ikusgai izan zutenean.

Besteak beste, Elvira Minguez, Susi Sanchez, Carlos Librado 'Nene', Itziar Aizpuru eta Patricia Lopez ere arituko dira bertan, aurrekoan egindako paper berean guztiak, eta aurki iragarriko dute zein aktore berrik parte hartuko duten lan horietan.

Dolores Redondoren Baztango trilogian oinarritutako pelikulak dira. Trilogiari esker, Planeta saria eta 2.000.000 irakurle lortu zituen idazleak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X