66. Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Danny DeVito, Zinemaldiaren gaurko protagonista

Aktore estatubatuarrak jasoko du aurtengo lehenengo Donostia Saria. Zinemira sailean, Juanmi Gutierrezen 'Baúles'en eta Oier Aranzabalen 'Margolaria'ren txanda izango da.
18:00 - 20:00
Euskaraz hitz batzuk esatera ausartu da Danny DeVito

Danny DeVito aktore, ekoizle eta zuzendari estatubatuarrak aurtengo Zinemaldiaren lehenengo Donostia Saria jasoko du gaur bere ibilbide luze eta oparoagatik. Baina DeVito ez da esku hutsik etorri Donostiara, bihar Smallfoot filma aurkeztuko baitu Belodromoan.

Lan handia egindakoa da DeVito antzerkian, zineman eta telebistan aktore eta zuzendari gisa istorioak kontatzen, eta ekoizle gisa proiektuak babestu ditu. Urrezko Globoak eta Emmy sariak irabazi ditu Taxi eta It’s Always Sunny in Philadelphia telesailei eta One Flew Over The Cuckoo’s Nest, Terms of Endearment, Romancing the Stone, Twins eta Tin Men filmei esker.

Batmanen etsai den Pinguinoa eta Schwarzeneggerren bikia gorpuztuz ere, ospe handia lortu zuen, eta ibilbide oparoa izan du hainbat zuzendariren aginduetara, besteak beste, Milos Forman, Brian de Palma, Robert Zemeckis, Barry Levinson edo Tim Burton ezagunekin aritu baita.

Devitok 19:30ean jasoko du Zinemaldiaren ohorezko saria, Kursaalen, eitb.eus-en bidez zuzenean ikusi ahalko den ekitaldi batean.

Sail ofiziala

Bestalde, gaur Der Unshuldige, El Reino eta L’Homme Fidèle pelikulak emango dituzte Sail Ofizialean.

Simon Jaquemet zuzendari suitzarraren Der Unshuldige-k neurozientzia ikerlari baten istorioa kontatzen du. Protagonistak bere aspaldiko maitalearekin egiten du topo pelikulan, eta auzitan jartzen ditu haren sentimenduak, bizitza eta fedea.

El Reino film espainiarra Rodrigo Sorogoyen madrildarrak zuzendu du eta puri-purian dagoen gai bat aukeratu du pelikula egiteko. El Reino-n politikaren eta ustelkeriaren arteko harremana jorratzen du, konplot bati aurre egin behar dion politikari baten ikuspuntutik.

L´Homme Fidèle-n, berriz, Louis Garrel frantziarrak maitasun eta familia harreman gorabeheratsuak kontatuko ditu.

Zinemira

Euskal zinemaren sailean, Zinemiran, Oier Aranzabal zarauztarrak bidaia-kontakizuna aurkeztuko du: Margolaria. Mikel Urdangarini begiratuta, artistaren egunerokoan barrentzeko aukera emango du pelikulak.

Baúles izango da sail honetan aurkeztuko duten beste pelikula, Juanmi Gutierrez errenteriarrarena. Zinemaldian hainbat lan aurkeztu ditu Eusko Ikaskuntzako zinema-saileko presidente izandako honek, eta oraingoan Espainia eta Mexiko artean gertatzen den fikziozko lan bat aurkeztuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X