Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude

18:00 - 20:00
Zinemaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude
14.300 sarrera saldu dira lehen 45 minutuetan. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu saio bakoitzeko, eta 10 baino gehiago erosiz gero, % 25eko deskontua edukiko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X