Antton Etxeberria produktore eta aktore donostiarra zendu da 58 urte zituela
Antton Etxeberria aktore eta produktore donostiarra hil da gaur 58 urte zituela, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) jakitera eman duenez. Sebastopoleko Titiriteroak-en sortzailea Gipuzkoako hiriburuan zendu da.
1960ko maiatzaren 2an jaio zen. Etxeberria artista polifazetikoa izan zen. Antzerki produktore, aktore, gidoilari eta dramagile gisa lan egin zuen, EPEk agiri batean goraipatu duenez.
Aktore bezala, EiTBko Piratak eta Goenkale telesailetan parte hartu zuen, baita Julio Medemen Vacas, eta Jose Maria Turduriren Cronica de la Guerra Carlista (1872-1876) eta Santa Cruz, el cura guerrillero filmetan ere.
Antzerki produktore eta aktore gisa, Olentzero joan zaigu, Payasos itiriteros, El rompecabezas de Mamutxo, El camino de los zingaros, La ruta de la seda, Boliwood y danzas de la India, La Iliada, La Odisea, Mila eta bat gau eta El Quijote-n parte hartu zuen; azken lauak publiko gaztearentzako egokituak.
Albiste gehiago zinema
Zer iruditu zaio publikoari ‘Zeru ahoak’ telesail berria?
Zinemaldiko Sail Ofizialean proiektatutako Koldo Almandoz zinemagilearen telesailaren maila handia azpimarratu dute estreinalditik atera diren ikus-entzuleek.
Jennifer Lawrence, Donostia Saria: "Agian denok dirudiena baino konektatuago gaude"
Aktore estatubatuarra, Donostia Zinemaldiaren ohorezko saria jaso duen gazteena, oso pozik agertu da Meryl Streepek, Pedro Almodovarrek eta Lauren Bacallek ere osatzen duten zerrendara batzeagatik, "pertsonalki" inspiratu dutelako. Hona hemen bere hitzaldia, ingelesez, saria J. A. Bayona zuzendari eta Epaimahai Ofizialeko presidentearen eskutik jaso ondoren.
Lawrence: "Adierazpen askatasunari erasotzen ari zaizkio AEBn"
2025eko Donostia Saria jasoko duen aktoreak, bere herrialdeko egoerari buruz galdetuta, denok "enpatia eta askatasuna" merezi ditugula esan du, eta Zinemaldia bezalako jaialdiak txalotu ditu.
"'Hondar ahoak' baino konplexuagoa da 'Zeru ahoak'"
Koldo Almandoz zuzendariak "Zeru ahoak" seriea aurkeztu du gaur Donostiako Zinemaldian, bertako Sail Ofizialean proiektatu eta gero. "Hondar ahoak" aurreko lana baino konplexuagoa dela azaldu digute Almandozek eta Nagore Aranburu protagonistak. Igandean estreinatuko dute ETB1en eta PRIMERAN plataforman, 22:00etan.
Jennifer Lawrence irribarretsu iritsi da Donostiara, Zinemaldiko Donostia Saria jasotzeko prest
2025eko Zinemaldian, Donostia Saria jasoko du ostiral honetan aktore gazteak. Lawrencek irribarre handiz agurtu ditu bera ikustera joan diren jarraitzaileak.
"Ballad of a Small Player" eta "Historias del buen valle", Sail Ofizialeko azkenak
Edward Bergerren fikzioa eta Jose Luis Guerinen dokumentala Zinemaldiko lehian aurkeztu diren azken pelikulak dira, eta horiek dira Mikel Zumeta kritikariak aztertu dituen azkenak.
Hind Rajab neskato gazatarraren istorioari eman diote Agenda 2030 saria
Jasangarritasun, aniztasun eta elkartasunaren balioak ondoen islatzen dituen filma aitortu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Herriko publikoaren ahotsa Palestinako umeentzat oihartzun bihurtu nahi dute aktoreek.
"Ballad of a Small Player" filmean, Colin Farrellen pertsonaiak menpekotasun arazoa du jokoarekin
Edward Berger zuzendariak Conclave pelikula ekarri zuen Zinemaldira 2024an, ez zuen saririk irabazi; aurten, Sail Ofizialean errepikatu du.
Patxi Bisquert: "Pena da Pello Mari Otaño ahanzturaren zuloan egotea"
Zizurkildar aktore, zuzendari eta ekoizleak Pello Mari Otaño bertsolari eta idazlearen gaineko film biografikoa egin du. Joseba Usabiaga aktorea da, pantailan, Argentina eta Euskal Herri artean joan-etorrian ibili zen poeta, eta filmaren nazioarteko estreina gaur egingo dute, 19:00etan, Donostiako Zinemaldian. Joseba Elorza kazetariak Bisquert elkarrizketatu du, "Egun On" saioan.
Eloy eta Ivan, deabru berak hartuak
Biek, Eloy de la Iglesiak eta Ivan Zuluetak, erabili izan zuten zeluloidea espresabide. Zigor kolpe moduan ere bai. Bazekiten (bederen, bazuten susmo argia) zer zegoen jokoan baina ez zuten atzerapausorik eman.