Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yannick Bellon zinemagilea hil da

Biarritzen jaiotako zuzendariak 92 urte zituen, eta Parisen zendu da. 1974an, Zilarrezko maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian, 'La femme de Jean' filmari esker.
Yannick Bellon eta France Lambiotte
Yannick Bellon eta France Lambiotte, en 1974. Foto: Donostia Zinemaldia / Festival de San Sebastián.

Yannick Bellon euskal zinemagilea (Biarritz, 1924) hil da, Parisen, 95 urte zituela. Bellon Donostiako Zinemaldiaren Zilarrezko Maskorra irabazi duen euskal emakumezko zuzendari bakarra izan zen, 1974ko edizioan, La femme de Jean filmari esker.

Euskadiko Filmategiak atzera begirako ziklo bat eskainiko dio bere obrari, “XX. mendean Euskal Herrian jaiotako zinemagileen artean ibilbiderik garrantzitsuena izan duen zuzendariaren” pelikulei.

1948an, Veneziako Zinemaldia irabazi zuen Goémons bere lehenengo film dokumental laburrarekin abiatu zuen ibilbide artistikoa Bellonek, eta bere azken filma D’où vient cet air lointain? 70 urte geroago estreinatu zuen.

Filmategiak azaldu duenez, Bellonek “zuhur eta, aldi berean, goxo tratatu ditu bere filmetako pertsonaiak, eta, mendetasuna arbuiatzearekin batera, beren duintasuna berreskuratzea dute beti helburu azkenean pertsonaiok. Bellonengan, hala, oso nabarmena da humanismoarekiko eta, beraz, feminismoarekiko konpromisoa, eta zantzu poetiko eta musikal ikusgarria ematen die horrek bere filmei”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X