Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rutger Hauer, 'Blade Runner' filmeko erreplikantea, hil da

Zinemaren historiako eszena ospetsuetako baten protagonista izan zen, Oriondik haratago eraso ontziak sutan ikusi dituela esan zuenekoa.
Rutger Hauer, 'Blade Runner' filmean

Rutger Hauer, "Blade Runner" film ospetsuan erreplikantearena egin zuen aktore herbeheretarra, hil zen uztailaren 19an, gaixotasun baten ondorioz, haren agenteak gaur baieztatu duenez.Senideek ez dute heriotzaz informatu nahi izan gaur goizean hileta egin den arte.Hauer historia da zinemaren munduan. Izan ere, inoizko eszena ezagunetako baten protagonista izan zen, “Malkoak eurian” izenekoa, alegia. Horretan, zientzia fikzioaren ikur diren esaldi hauek esan zituen: “Zuek, gizakiok, sinetsiko ez zenituzkeen gauzak ikusi ditut. Eraso ontziak sutan Oriondik haratago. C-izpiak iluntasunean distira egiten Tannhauserreko Atetik gertu. Une horiek guztiak galdu egingo dira denboran, malkoak eurian bezala. Hiltzeko unea da”.Besteak beste, film hauetan ere hartu du parte: “Sin City”, “Batman Begins” eta “.Valerian and the City of a Thousand Planets”.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X