Roberto Gavaldon mexikarrak zuzendutako filmografia eskainiko du Zinemaldiak
Donostia Zinemaldiko 67. edizioko atzerabegirakoan, Roberto Gavaldon mexikarrak 1945 eta 1974 bitartean zuzendu zituen hogei film luze erakutsiko dituzte. Ziklo hori eskaintzearekin batera, Quim Casasek eta Ana Iriartek koordinatu duten zinemagileari buruzko liburu monografiko bat argitaratuko dute.
Zinemaldiak antolatu duen zikloa La barraca lanarekin hasiko da. 1945eko film hau bakarka zuzendu zuen lehen lana da, Vicente Blasco Ibañezen izen bereko eleberriaren egokitzapena, hain zuzen ere. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran Mexikora erbesteratu ziren hainbat teknikari aritu ziren filmaren lantaldean.
Amparo Rivelles protagonista duen La madrastra film luzearekin amaituko da atzerabegirakoa. Halaber, Mario Moreno ‘Cantinflas’ eta Fernando Fernan Gomez protagonista dituen Don Quijote cabalga de nuevo koprodukzioa (Espainian ekoitzi zuen) ere ikusi ahalko da Zinemaldian.
Gavaldon 1950eko eta 1960ko hamarkadetako Mexikoko zinemako zuzendari garrantzitsuenetako bat izan zen. 1960an Macario egin zuen, bere filmik garrantzitsuenetako bat. Gainera, ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar sarietarako izendatutako lehen film mexikarra izan zen. Zinemaldiko antolatzaileek martxoan iragarri zuten atzerabegirako honetan ere lan hori eskainiko dute.
Programatutako beste hamasei film luzeen artean, Maria Felix antzezlea protagonista duten lan batzuk daude, hala nola, La diosa arrodillada, Camelia, Miércoles de ceniza eta Flor de mayo (Jack Palance aktoreak parte hartu zuen bertan).
Gavaldon Jimenezen (Chihuahua, Mexiko) jaio zen, 1909an, eta estra, aktore, zuzendari-laguntzaile eta gidoilari lanetan hasi zen zinemaren munduan.
Urteetan izan zen bere herrialdeko zinemaren ordezkaria nazioarteko lehiaketa garrantzitsuenetan. Zenbait aldiz lehiatu zen Cannesen, Venezian eta Berlinen, eta, 1953an, Acuérdate de vivir lana aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiaren lehen edizioan. Zortzi Ariel sari irabazi zituen (Arte eta Zientzia Zinematografikoen Mexikoko Akademiak 1947tik ematen dituen sariak). Film onenaren lehen Ariel saria La barraca filmak jaso zuen.
1960ko hamarkadaren hasieran, erabateko aldaketa izan zuen lantzen zituen gaietan, eta argiago agertu zen gai sozialen eta politikoen alde. Hala, Rosa blanca filmatu zuen, Mexikoko petrolioaren desjabetzeari buruz, baina debekatu egin zuten, eta 1972ra arte ez zen estreinatu.
Días de otoño filmean, emakume baten istorio iluna kontatzen du: senargaiak abandonatu du, baina denei esaten die harekin ezkondu dela eta haurdun dagoela. Ondoren, Gabriel Garcia Marquez eta Carlos Fuentes idazleekin batera lan egin zuen El gallo de oro (1964) filmaren gidoian (borroka-oilar bati buruzko parabola bat da, Juan Rulforen istorio batean oinarritutakoa).
1979ra arte aritu zen lanean. Urte hartan, Cuando tejen las arañas bere azken lana zuzendu zuen, neska nerabe baten sexualitate erreprimituari buruzko drama bat. Mexiko Hirian hil zen, zazpi urte geroago.
Zure interesekoa izan daiteke
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.