'The Song of Names' filmak amaiera emango dio Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioari
Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen aktoreek protagonista dituen The Song of Names filmak itxiko du Donostiako Zinemaldiaren 67. Edizioaren Sail Ofiziala abuztuaren 28an, txapelketaz kanpo. Nazioarteko estreinaldia izango da.
François Girard zinegileak kutsu historikoa eta musikala duen filma aurkeztuko du Donostian. Kanadako zuzendaria Le violon rouge (Biolina gorria, 1998), Silk (Zeta, 2007) eta Boychoir (Korua, 2014) pelikuen autorea da. Soinu-banda, bestalde, Howard Shorek konposatu du.
Norman Lebrechtek idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta, Kanadan, Erresuma Batuan eta Hungrian ekoiztutako filmak Martin izeneko 9 urteko haurraren istorioa kontatzen du. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Dovidl izeneko judu errefuxiatua ezagutzen du umeak Londresen. Dovidlek biolina jotzeko talentua du baina, debutatu aurretik desagertzen da, bere familian lotsa eta hondamendia sortuz. Filmaren banatzaileak Hanway Films eta Filmax dira, nazioartean eta Espainian, hurrenez hurren.
Aurreko edizioak
Donostiako Zinemaldiak gogorarazi duenaren arabera, François Girard burututako lan gehiagoren ardatz nagusia da musika. Thirty Two Short Films About Glenn Gould (Hogeita hamabi laburmetrai Glenn Goulderi buruz, 1993) filman, adibidez, Glenn Goulden "erretratu originala" egin zuen.
Bestalde, Le violon rouge pelikulan, mendeetan zehar hainbat kontinentetan eskuz esku doan biolinaren historia kontatu zuen. Horrez gain, Boychoir haurrentzako koro baten zuzendariari buruzko filma ere ondu zuen Girardek. Zuzendariaren papera Dustin Hoffmanek egin zuen.
Gainera, The Song of Names filmeko aktoreak Zinemaldian egon dira aurreko urteetan. Clive Owenek Children of Men (Gizonen seme-alabak, 2006) aurkeztu zuen Perlak sailean, eta Juan Carlos Fresnadilloko Intruders (2011) Sail Ofizialean aurkezteko bueltatu zen. Tim Roth, bere aldetik, 2015an Horizontes Latinosen bi alditan parte hartu zuen, Gabriel Ripsteineko 600 millas eta Michel Francoko Chronic pelikulekin.
Zure interesekoa izan daiteke
"Fjord" filmak irabazi du Canneseko Urrezko Palma eta 'bi Javiek', berriz, zuzendaritza onenaren saria
Cristian Mungiu errumaniarraren 'Fjord' filmak, Renate Reinsve eta Sebastian Stan protagonista dituenak, irabazi du larunbat honetan Cannesko 79. Zinemaldiko Urrezko Palma. Zuzendari gisa, Javier Ambrossi eta Javier Calvo saritu dituzte "La bola negra" lanagatik.
Jack Taylorren azken whatsappa
Elegante zen oso Taylor jauna. Itxuraz eta arimaz. Bizitzan zuen jokabidean ere bai.
"Las hijas" saritu dute Cannesen
Yune Nogueiras protagonista duen eta antzeztaldean Jone Laspiur, Edurne Azkarate, Ainara Elejalde, Ainhoa Larrañaga eta Nerea Sanz euskal aktoreak dituen euskal film luzeak saria eskuratu du Frantziako jaialdiko Marché du Film merkatuan.
Ian Cortegoso 10 urteko bilbotarrak Nacho La Casaren "Un hijo" filmean egin du debuta
Ostiral honetan, maiatzaren 15ean, Ian Cortegoso 10 urteko aktore bilbotarra protagonista duen filma iritsi da zinema-aretoetara. Un hijo filmeko protagonista da, 8 urte zituenean grabatu zuena.
Aitor Etxebarriak musika jarri dio "The Black Mirror Experience" murgiltze-lanari
The Black Mirror Experience film espainiarra telesail ospetsuan oinarritutako murgiltze-lana da, eta Cannesko Zinemaldiko Immersive sail lehiakorreko sariaren bila dabil.
'Buzzheart' Dennis Iliadis greziarraren pelikula, Fanteko film luze onena
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiak Hyena Sail Ofizialeko labur onena eta Bea Lemaren El cuerpo de Cristo euskal film labur onena ere saritu ditu.
Daniel Calparsoro 'El Confidente', ETAko sator bati buruzko istorio berri bat, filmatzen ari da Donostian
Aktore taldean Javier Gutierrez, Miguel Herran eta Itsaso Arana daude, besteak beste. EITB grabazioan sartu da.
Euskal Herriko zinema-areto komertzialetako emanaldien % 2,25 izan ziren euskaraz 2025ean
Pantailak Euskaraz ekimenak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak iaz euskal aretoetan egindako proiekzioak aztertu dituzte, eta datu “gordin bezain kezkagarriak” aurkeztu.
“Las hijas”: Alabak Cannesen daude
Yune Nogueiras protagonista duen filma thriller psikologiko bat da, Daniel Romero pelikularen zuzendariak eta Asier Guerricaechevarria bilbotarrak idatzia. Marché du Film topagunean parte hartzen ari da Cannesen, salmenta agenteen, banatzaileen eta jaialdietako programatzaileen faborearen xerka.
Altxaliliak Cannesen, izan nahi dutena izan daitezkeela aldarrikatzeko bidean
Altxaliliak Maia Iribarneren dokumental luzea Marché du Filmen, Cannesko zinema jaialdian industriak antolatzen duen topagunean, bidea egiten ari da egunotan, lankidetzarako aukeren bila. Ikusi pelikularen lehen irudiak.