Otsailak 29
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbatean estreinatuko dute “Begirada”, Gasteizi buruzko film kolektiboa

Euskal Zinemaren Gasteizko 36. Astearen eskutik estreinatuko dute Arabako zinemagile gazteek egindako hamar piezak osatzen dute pelikula kolektiboa.
Itziar Atienza eta Miriam Cabeza
Itziar Atienza, Miriam Cabeza eta Ramon Agirre daude, bestak beste, aktore taldean

Larunbatean, otsailak 29, “Begirada” filma estreinatuko dute Vital Fundazioa kultura aretoan, Euskal Zinemaren Gasteizko 36. Asteko programazioaren barruan.

Iris Audiovisual Izaskun Camarerok eta David Alvarezek gidatutako elkartea dago duela bi urte abiatutako proiektuaren atzean, eta Gauekoak elkarteen fundazioaren eta Vital Fundazioaren laguntza izan dute.  

Proiektuaren helburua “gure hiriko talentu gaztea erakustea da, eta lortu egin dugulakoan gaude, emaitzarekin oso-oso gustura gaude eta”, elkarte bultzatzaileko ordezkarien hitzetan.

“Begirada”ko hamar piezen egileak dira Marino Pardo, Julen De La Serna, Mendizabala LHIIko ikasleak, Arte eta Lanbideen Ikastegiko ikasleak, Iris Audiovisual elkartea, Ainhoa Ordóñez, Jorge Moneo Quintana, Maitane Carballo, Sara Mauleón eta Yago Mateo, eta aktoreen artean daude Miriam Cabeza, Itziar Atienza, Ramón Agirre, Adrián Santos, Iratxe Aguilera…

Pelikularen aurretik, “Garbage” Jose Muniainek zuzendu duen film laburra proiektatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X