Oscarrek dibertsitate irizpideak betetzera behartuko dituzte filmak 2024tik aurrera
Oscar sariek errotik aldatuko dute araudia film onenaren sarirako hautagaiei hainbat betekizun betetzea exijitzeko, arraza dibertsitate eta inklusio arloetan, Hollywoodeko Akademiak atzo, asteartearekin, iragarri zuenez.
Inklusio irizpide horiek (Academy Inclusion Standards) ez dituzte 2024ko sariketara arte zorrotz ezarriko, baina 2022kotik aurrera hartuko dituzte kontuan.
Goitik behera bete beharko ez diren betekizun horietako batzuk dira protagonistetako batek gutxiengoak ordezkatzea, bigarren mailako aktore taldearen % 30ek hori egitea edo kameren atzeko lantalde teknikoak ere gutxiengo ehuneko hori betetzea.
2022ko eta 2023ko Oscarretan parte hartuko duten film guztiek zein betekizun bete dituzten azalduko dute fitxa batean, baina 2024ra arte ez da derrigorrezkoa izango.
Hollywoodeko Akademiak zehaztu duenez, proposatutako lau irizpideetako bi bete beharko dituzte gutxienez: pantailako ordezkaritza, lantalde barruko ordezkaritza, ikus-entzunezko industriarako sarbidea eta audientzien sustapena.
Pantailako ordezkaritzaren atalari dagokionez, lanak hiru irizpide bete beharko ditu: protagonistak arraza gutxiengo batekoak izatea, bigarren mailako aktoreen % 30 baino gehiagok gutxiengoak edo presentzia urriko kolektiboak ordezkatzea edo argumentuaren funtsa talde horietako kideen istorioa izatea.
Sortzaileen taldeari dagokionez, hiru betekizun hauek ezarriko dituzte: sortze zuzendaritzako bi postu gutxienez ordezkaritza urriko kolektiboetako kideek betetzea, pertsona horiek beheragoko sei postu betetzea edo, gutxienez, lantalde horietako kideen % 30 talde horietakoak izatea.
Halaber, industriarako sarbidearen arloan, Akademiak eskatuko du bekadunen, ikastunen, zuzendarien eta publizisten artean ere dibertsitate irizpideak aplikatzea.
Arraza gutxiengoen artean Akademiak aipagai ditu “asiarrak, latino/hispanoak, beltz/afroamerikarrak, indigenak, Ekialde Ertaineko pertsonak, hawaitar eta pazifikoarrak eta ordezkaritza urriko beste etnia eta arraza batzuk”.
Pantailan ordezkaritza nahikorik gabeko kolektiboak dira “emakumeak, arraza gutxiengoak, LGTBQ+ kolektiboa edo dibertsitate funtzionaldun pertsonak”.
Zure interesekoa izan daiteke
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.
Oscarretako alfonbra gorria zabaldu dute Dolby antzokian
Dena prestatzen ari dira Los Angelesen, Euskal Herriko astelehen goizaldean Oscar sariak banatuko baititu bertan Hollywoodeko Akademiak. Conan O'Brien izango da galako aurkezlea, eta Sinners filmak beste edozein pelikulak inoiz baino izendapen gehiago jaso ditu, hamasei.
"Carne y arena" instalazioa ostegunean ez da irekiko
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagileak sortutako murgiltze zeharkaldi birtualaren irekiera “aldi baterako atzeratu” da, arazo teknikoak direla eta.
Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”
Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke.
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.