Viggo Mortensen Zinemaldiaren historian dago jada
Viggo Mortensen estatubatuar aktore eta zuzendaria Donostiako Zinemaldiaren sari gorena, Donostia saria, jaso duten izarren taldeari batu zaio gaur, ostegunarekin, Kursaalek hartu duen gala batean, eta lagun berri bat izango dute errenkada horretan Gregory Peck, Lauren Bacall, Catherine Deneuve, Al Pacino, Jeanne Moreau, Anthony Hopkins, Fernando Fernan-Gomez, Robert de Niro, Julie Andrews, Jessica Lange, Sean Penn, Isabelle Hupert, Woody Allen, Meryl Streep, Tommy Lee Jones, Agnes Varda, Ricardo Darin eta enparauek.
Mortensenek Agustin Diaz Yanes espainiar zuzendari eta gidoigilearen eskutik jaso du jaialdiaren edizio “ezohiko eta berezi” honetako saria, eta eskerrak eman dizikie, euskaraz eta gaztelaniaz, “jaialdiari eta zinemara joaten jarraitzen duen jendeari, bertaratuta aukera ematen baitute denok batzen gaituzten istorioak partekatzen jarraitzeko”.
covid-19 dontsuak ere tokia izan du Viggo Mortensenen hitzaldian, eta zailtasunak zailtasun bizitza “oparia” dela ez ahazteko eskatu dio publikoari. “Aurrera jarraitu behar dugu, bakarrik daudenei laguntzen eta jada ez daudenak ohoratzen, amesten dugun hori ahalik eta ondoen eginez”, errepikatu du.
“Eskerrik asko eta gora Donostiako Zinemaldia! ¡Viva el cine!”, esan du bukatzeko.
“Sari bikoitza”
Donostia saria jaso aurretik, Viggo Mortensenek “urduri” dagoela aitortu die kazetariei, Zinemaldiak “sari bikoitza” emango diolako aurtengo edizioan, ohorezko golardoa eta “Falling”, zuzendari gisa egin duen lehen film luzea aurkezteko aukera. “Bart, ez dut begirik bildu”, adierazi du.
Aktore eta zuzendaria oso pozik agertu da zinema munduan ibiltzeaz: “Ez dut beste bizimodurik ezagutzen, nire bizitzako 38 urte daramatzat zinemarekin lotuta eta mundu honen zati bat izan nahi dut. Ez dut jakin mina galdu, beti izan dut interesa gidoia pantailaratzeko buru-hausgarri horretan eta oraindik ere badut”, azaldu du.

Bere ibilbideari buruz, zorionekoa izan dela aitortu du: “Zuzendari garrantzitsuekin lan egin dut, eta paper oso onak bete ditut, baina zorte onerako prest egon behar da, gertu egon aukerak identifikatzeko”.
“Falling”
Mortensen, Donostia ohorezko saria jasotzeko ez ezik, “Falling” zuzendari gisa egindako lehen film luzea aurkezteko etorri da Gipuzkoako hiriburura, zahartzaroari, beldurrari, familiari, aurreiritziei, maskulinitateari, zaintzari, memoriari eta barkamenari buruzko drama, bi denbora ardatzetan kontatua eta Sundanceko, Torontoko eta orain Donostiako jaialdietan egon dena, Cannesen zigilua izateaz gain. Ez da gutxi kamera atzean egindako lehen lan baterako.
Denboran zehar egindako atzerapauso eta aurrerapauso bat-bateko eta etengabeen bidez (“The road” Mortensen bera protagonista zuen Cormac McCarthyren egokitzapenean zeudenak ekar ditzakete gogora), Donostia saridun berriak kontagai du John Petersonen (Mortensen bera) eta Lance Henriksenek bikain gorpuzten duen bere aita latz, erretxin, mihi-lotsagabe, misogino eta homofobo nardagarriaren (hain da okaztagarria, sinesgarritzat hartzea ere kostatzen da) istorioa.
Familiak ingurukoen bizitza zailtzen eta lokazten tematuta dagoen aitari erakusten dion babes baldintzagabe eta irrazionala erakusten du pelikulak, eta barkatzeko eta laguntzeko ahalmenaren mugei buruzko hausnarketa egitea proposatzen du.
Pelikularen hasieran, oraindik gazte ageri den aitak barkamena eskatzen dio seme jaioberriari, hiltzeko soilik munduratu duelakoan eta, seguru asko, ohartuta bizitza hori hobetzeko ez duela askorik egingo. Pelikulak erakusten duenez, baina, haztean izan duzun testuingurua edozein dela ere, beti dago aurreko belaunalditik bereizteko aukera bat, horren kausak edo ondorioak gorabehera.
Azken batean, “Falling” Mortensenen proiektu oso pertsonala da (gurasoei eskainita dago, eta aktore, zuzendari eta ekoizle dihardu, baita soinu-bandaren egile gisa ere), estiloa zainduz publikoarengana iristeko asmoa du, pasarte preziosistak eta interpretazio oso onak erabiliz; izan ere, Mortensen eta Henriksen beteranoena ez ezik, Hannah Gross kanadarrarena (“Mindhunter”…) ere nabarmendu behar da, garatzeko oso interesgarria litzatekeen pertsonaia baten larruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.