Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza Eskubideen Zinemaldiak "Welcome to Chechnya" saritu du

David Franceren filmak Film Onenaren Publikoaren Saria eta Amnistia Internazionala saria irabazi ditu Donostiako jaialdian.
"Welcome to Chechenya"
"Welcome to Chechenya"k bertako LGTBI pertsonen aurkako jazarpena kontatzen du

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak bere 18. edizioaren palmaresa iragarri du gaur.

“Welcome to Chechnya” David Franceren pelikulak (AEB, 2020) Film Onenaren Publikoaren Saria eta Amnistia Internazionala saria irabazi ditu.

Dokumentalean, Errusiako errepublika horretan LGTBQ jendearen aurkako errepresoreei aurre egiten bere bizitza arriskuan jartzen duen jendearen ekinari begiratzen diote.

"Confinés dehors" Julien Goudichaud zuzendariaren film laburrak (Frantzia, 2020) Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenaren saria eraman du.

Gaur arratsaldean, Victoria Eugenia Antzokian banatuko dira sariak, eta, ondoren, Zinemaldiari amaiera emango diote "Petit pays" (Éric Barbier; Frantzia-Belgika, 2020) filmaren proiekzioarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X