ZINEMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xanti Rodriguezen 'Pasaia' Sitgeseko Fantasiazko Zinemaldian estreinatuko da

Zuzendari azpeitiarraren film labur berriak 54. edizioko "Noves Visions-Petit Format" sailean parte hartuko du. Zortzi minututan, adikzioen mundua eta bizitza eta heriotza banatzen dituen "pasarte bitxia" esploratzen ditu film "itogarriak".
'Pasaia'-ren grabazioko irudi bat.
'Pasaia'-ren grabazioko irudi bat. Argazkia: Ospel Films

Pasaia, Xanti Rodriguezen film labur berria, Sitgesen estreinatuko da Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko 54. Jaialdian, Noves Visions-Petit Format sailean parte hartzeko hautatu ostean.

Munduko edozein lekutara esportatu daitekeen kode narratibo batekin, lan "itogarri" honek adikzioen mundua eta bizitzaren eta heriotzaren arteko "pasarte bitxia" esploratzen ditu zortzi minUtutan, Ospel Filmsek prentsa-ohar batean azaldu duenez.

Gipuzkoako ekoiztetxearen arabera, filmak argi uzten du egileak komikiaren munduan duen inspirazioa, formatua "oso ikusgarria eta gehiegikeriaz betea" baita, ikuslearengan harridura eta inpaktua eragiteko asmoz egina.

Rodriguezek adierazi duenez, "arreta jarri nahi du gaur egungo munduko alderdietan" Azpeitian oso-osorik filmatutako film labur honekin. "Etxekoekin" grabatu duela dio, Javier Barandiaran aktorea, batetik, bere beldurrean harrapatutako pertsona bat antzezten duena, eta zuzendariaren konfiantzazko taldearekin: besteak beste, Xanti Salvado soinuan, Aitor Goenaga kamerarekin eta Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga Kamikaz taldeko aktoreekin.

Pasaia "efektu bereziz beteta dago", eta Yara Vergara filmaren produkzio zuzendariak adierazi duenez, "sektoreko profesionalak ere txundituta uzten ditu ekoiztetxe txiki batek egindako lanaren kalitateak".

Ez da Rodriguez Sitgesen izango den lehen aldia, 2018ko edizioan Lekaime film laburra aurkeztu baitzuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X