Maria Elorza Zinemaldiko New Directors sailean lehiatuko da
Donostiako Zinemaldiak Kutxabank-New Directors sailean lehiatuko diren hamabost herrialdetako hamahiru ekoizpen aurkeztu ditu gaur, Gipuzkoako hiriburuan bertan. Horietatik hamabi opera prima-k dira, eta bat egilearen bigarren filma.
Zinemaldiaren sail horretan, zinemagileen lehen edo bigarren filmak biltzen dituzte, eta 50.000 euroko saria dago jokoan. Atal horretako filmak Gazteriaren TCM saria, Sari hori 18 eta 25 urte bitarteko 150 ikaslek osatutako epaimahaiak erabakitzen duen aintzatespena, lortzeko hautagai ere badira.
Jeanne Aslan turkiarrak (Sorgun, 1976) eta Paul Saintillan frantziarrak (Versalles, 1971) Fifi / Spare Keys elkarrekin zuzendu duten lehen filma erakutsiko dute: udan bere lagun baten anaiarekin harreman bat hasiko duen nerabe baten istorioa.
Laura Baumeister nikaraguarrak (Managua, 1983) La hija de todas las rabias aurkeztuko du, zabortegi batean bizi den zortzi urteko neskato baten gaineko kontakizuna.
Bestalde, Ion Bor¿ Moldaviako Errepublikako zuzendariak (Chisinau, 1990), Carbon 90eko hamarkada hasierako Transnistriako gerran girotutako komedia beltzarekin hartuko du parte.
Katrine Brocks zinemagile daniarra (Kopenhague, 1989) bere lehen film luzearekin lehiatuko da, Den Store Stilhed / The Great Silence izenekoarekin, eta Dinara Drukarova Frantzian bizi den aktore errusiarrak (San Petersburgo, 1976) Grand Marin aurkeztuko du, dena utzi eta arrantza-ontzi batean Ipar itsasora abiatzen den emakume baten istorioa.
Carmen Jaquierrek (Geneva, 1985) Foudre / Thunder film luzea erakutsiko du Donostian, eta Ji-hye Jeong zuzendariak (Busan, 1995) Jeong-sun filma. Fabrikako lankide batekin ezkutuko harreman bat hasiko duen emakume bati buruzko film honek Koreako Jeonjuko zinema jaialdiko saria irabazi zuen.
Takeshi Kogahara zinemagile japoniarrak (Nagasaki, 1982) ere bere lehen film luzea ekarriko du Donostiara, Nagisa, zorigaitzak banandutako anaia-arreba batzuen maitasun-istorioa, eta Rocío Mesa zuzendari eta ekoizleak (Granada, 1983) Secaderos errealismo magiko kutsua duen filmarekin hartuko du parte New Directorsen.
Masahiko Sato (Shizuoka, 1954), Yutaro Seki (Kanagawa, 1987) eta Kentaro Hirase (San Frantzisko, 1986) hirukoteak Miyamatsu to Yamashita / Roleless aurkeztuko du, zinemako estra moduan ere lan egiten duen teleferiko bateko langile baten gorabeherei buruzkoa.
"A los libros y a las mujeres canto"
Parth Saurabh zinemagile indiarrak (Darbhanga, 1993) Pokhar Ke Dunu Paar / On Either Sides of the Pond filma aurkeztuko du, Josip Žuvan kroaziarrak (Trogir, 1987) Garbura / Carbide eta, esan bezala, Maria Elorzak (Vitoria-Gasteiz, 1988) A los libros y a las mujeres canto, liburuak zaintzen dituzten emakumeen armada anonimo eta armagabeari buruzko pelikula.
Gaztelaniaz eta italieraz filmatu dute Elorzaren pelikula, Gipuzkoan (Donostia, Zarautz, Pasaia), Nafarroan (Esparza, Turrillas), Bilbon, Madrilen, Suancesen eta Italian (Sardinia, Herculano, Monte Vesubio, Napoles), 72 minutuko iraupena du, eta horrela laburtzen du zuzendariak: "Virgiliok armei eta Gizonari abestuko ziela esanez hasten zuen Eneida. Film honen izenburuarekin bertso horri keinu bat egin nahi genion. Izan ere, gure asmoak ia aurkakoak izan arren, iraganeko tradizioarekin ere hitz egin nahi dugu. Pelikula hau lau pertsonaien eta bere liburuen erretratua da. Irakurtzen eta ikasten eman dute bizitza, hau da, ondare oso baliotsua zaintzen. Film honekin geure buruari galdetzen diogu literaturak, zinemak edo irudiek nola lagun diezaguketen bizitzen, nola egin gaitzaketen askeago, irudimenak eguneroko bizitzan duen garrantziaz, elitista ez den modu batean goi mailako kultura nola transmiti daitekeen. Filma letren errebindikazio bat ere bada, eta, era berean, emakume horiei omenaldia egiten zaie, erresistentzia ekintza batean zaintzeaz arduratzen baitira".
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.