Euskal Zinema Gala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur gauean, Euskal Zinema Gala eskainiko du EITBk, aurten ETB1en estreinakoz 22:30etik aurrera, eta eitb.eus-en ere jarraitu ahalko da, zuzenean, 19:30etik. Edizio honetan, pausu bat aurrera eman nahi izan du EITBk, eta Euskal Zinema Galaren antolatzaile eta ekoizle izango da. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkeztuko dute eta, ekitaldi horretan banatuko dira aurtengo Zinemira Saria eta Euskal Gidoilarien Elkarteen Saria. IZARO musikariak ere parte hartuko du.
2022ko Zinemira saria Txema Areizaga elektrikarien buruak jasoko du, in memorian. Izan ere, Donostia Zinemaldiak eta EPE/APV eta IBAIA ekoizleen elkarteek euskal zinemaren nortasun, programa edo erakunde nabarmen baten ibilbideari ematen dioten ohorezko golardoa da Zinemira saria; eta, aurten, teknikarien kolektiboari omenaldia egitea erabaki dute, profesional anonimo horien lanik gabe euskal zinema ezinezkoa izango bailitzateke. Iaz hildako Txema Areizaga elektrikarien buruak pertsonalizatuko du kolektibo hori, eta Areizagaren senitartekoek jasoko dute golardoa, Joseba Usabiaga aktorearen eskutik.
Euskal Gidoilarien Elkarteen Sariari dagokionez, bederatzi euskal film luze izango dira saria lortzeko lehian.
Emozioz eta umorez betetako gala izango da, eta euskal zinemak duen indarraren eta aurrera egiteko grinaren isla. Euskal zinemaren emozioa gure etxeetara ekartzea izango du xede, batzen gaituzten emozioen pantaila izango baita EITB denboraldi honetan.
Euskal zinemari berariaz eskainitako saila da Zinemira, eta Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen dute, besteak beste, EITBren babesarekin.
Twitch erretransmisioa Gaztean
Gazteak ere egingo du Euskal Zinema Galaren kontakizuna Twitch kanalean, Ibon Fernandezen eskutik. Horien guztien berri emateko, hainbat gonbidatu izango ditu Ibon Fernandezek, Tabakalerako 2deorekin egindako elkarlanean. 19:00etan hasiko da zuzenekoa eta, Gaizka Izagirre kazetari eta zinema adituarekin batera euskal pelikulen errepasoa egingo dute
Kepa Junkera Berpiztu dokumentalaren aurrestreinaldia, EITB Galan
Kepa Junkera trikitilari ezagunaren memoria eta lana berreskuratzeko Kepa Junkera Berpiztu film dokumentalaren aurrestreinaldia eskainiko du EITBk. Irailaren 21ean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo den EITB Galan izango da, 19:30ean. EITBren partaidetza du filmak eta, Fermin Aiok zuzenduta, Bilboko musikariaren ibilbidea bilduko du, 2018an iktus bat izan ondoren eten behar izan zuen ibilbide oparoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.